
Udaltzainak ekitaldian parte hartzera zihoazen batzuk deitu ditu ertzainekin hitz egitera. Ertzainek esan diete debekatua dagoela edonolako ekitaldirik burutzea D3Mren izenean eta prestatuarekin aurrera jotzen bagenuen interbenitu egingo zutela. Une hortan, beraiekin hitz egitera joan diren pertsona batzuk identifikatzen saiatu dira esanez zerbait gertatu ezkero dena beraien ardura izango zela, pertsona hauek identifikatzeari uko egin diote. Ertzaienei esan zaie, hamaiketakoa egiteko baimena udalean eskatua genuela eta horrekin aurrera jarraituko genuela. Eta esan digute ekitaldirik edota D3Mren inolako aipanemik burutu ezkero beraiek berehala moztuko zutela. Era berean, beraiekin hitz egitera bertaratu diren pertsonei, D3Mren bozka eskatuz plazan jarriak zeuden kartelak kentzeko esan diete eta hauen ukoaren aurrean, udaltzaina aritu da karte hauek kentzen.
Hasiera batean pentsatua zegoen ekitaldia burutzeko debekuaren aurrean, plazara gerturaturiko jendearekin hamaiketako bat burutu da eta hori bukatutakoan lokal batean burutu da aurrez prestatua zegoen ekitaldia. Bertan hauteskunde autonomikoei dagokienez bizi dugun egoieraren berri eman zaio bertaratutako jendeari eta "Urrezko Botoa" ematera animatu zaie, berau delako urrezko bozka eta benetako aldaketa batetarako baliozkoa den bozka bakarra.
Idatzi artikulu bat