2008/02/27 21:55:21.326 GMT+1
RING RIIIIIIIIIIIIIIING!
((telefonoaren kexua ere erdi amerikanoa iruditu zaizu. Azken aldian dena molde beretik sortu dela iruditzen zaizu, bidaiak, laguntasuna eta zoriona. Hiruki forma dute.. mami oso mamitsua, bai, eta punta zorrotzak, dastatzeari ekin diozunean zauritu zaituztenak. Eta angeluak txikitzen, eta 0tik geroz eta gertuago eta halako batean... infinituaren eta 0ren arteko tarte txiki-handian hutsean utzi zaituzte hirurek: bidaiak, lagunak eta zorionak. Ta zer geratzen da? SP-ra omen dijoan tranbia bat -zuk badakizun arren Veneziara zaramatzala, han goitik itsasoa ikusten den lekura- eta belarraren ahoa -ozka eginen dizula mehatxuka, zaurituko zaituela, iragandako iraganaren punta zorrotzak bezainbeste, edo gehiago- soilik geratu dira zapata kaxa batean gordeta... Telebista piztu duzu eta ahantzi duzu oroitzeari utzi ezin diozun pentsamentu hori. Laguntasuna ez da sekula erabat itzaltzen. Bidaiak gerora ere egiten dira, presarik ez. Eta zoriona, zoriona esistitzen da, frogatuta dago, ia zientifikoki. Eta sinistu duzu, digeritu... lo egin nahi baituzu gaur gauean bederen. Baina ohera joan aurretik telebista ikusten ari zara. Pena ematen dizu egoerak, irudiek, titularrek, kastellanozko hitz jostari horiek -bere panpina dirudien Euskarak isilik dirauen artean, ez baitago gazterik bere ahoa hizkuntza zaharrari mailegatuko dionik- eta gu, gu telebistari begira... alfonbrapeko hauts zapalduak ere amerikanoagoa dirudi egunetik egunera... Ya ez dakizu Euskal Herria Italia hartan bukatu ote zen))
RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIING RING
... ez duzu hartuko ... segi dezala bakarrizketan ... lotara zoaz, amestera ...
Nork: jaizkibelpetik.2008/02/27 21:55:21.326 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/19 21:30:14.967 GMT+1
Atzo malko batek azala erre zidan.
Atzo klinesak begia gorriz margotu zidan.
Atzo urdaileko sokak askatzea erabaki zuen
eta begietan aurkitu zuen irtenbidea.
Atzo burkoa busti nuen, sokako korapiloak askatzea erabaki zuelako.
Korapilo madarikatua, denboran zehar gogor estutzen joan dena eta amaiera dramatikoa izan duena, malko suizida beroen bidez...
Atzo aspaldiko partez, negar egin nuen.
Eta gaur, begiak hazita bada ere, barneko itsaso barealdi batek lo egiten utziko dit, hurrengoan marinelak berriro barkuaren porturatzea burutzen duen arte, korapiloak egin eta estutuz...
Nork: urruzuno07.2008/01/19 21:30:14.967 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/17 21:59:39.071 GMT+1
Zigarroa sentitzen dut eskuan, haren kea aurpegian hozki jotzen didan airearen laguntzaz alde batera bideratzen dudalarik. Ahora gerturatu eta kea irensten dut pixkanaka, eztarritik behera, urduritasuna lasaituz, zure zain.
Gizon beltzak daude kalean, alde guztietara begira, norbait aurkitu nahian, edo agian ez. Agian, norbaiten zain daude, ni bezala. Agian, zure zain, baina ez, ezta posible.
Ate hotsa entzun dut, edo ez. Ez dakit. Bada ezpada, zu izango zarelakoan "Pasa!" esan arren, inork ez du erantzun, seguraski, gaur, haizea izango baita gelan sartzeko zain dagoen bakarra...
Beste kalada bat eman diot eskuan dudan ke tutu zuriari, eta beste bat geroago, beste bat...
Ez zaude, ez zaitut ikusten, eta gizon beltzek beheran jarraitzen dute, baina zu fañta zara.
Bat-batean, telefono hotsak gelara sartzera bultzatu nau, pauso lasaiean, momentu honetan benetan jaso nahi dudan dei bakarra izango delakoaren esperantza aspaldi galdua baitut...
Esperantza... esperantza aspaldi galdua, eraman zinduten egunean bertan, gaurko eguna noizbait iritsiko zela banekien ere, zure buelta gaur ez zela izango garbi bainuen, zulo hartan gogorki itsatsita edukiko zintuztelakoan... esperantza galdua...
"Bai?", "Kaixo laztan..." Isilunea... poz malkoa masailetik behera... eztarria itsita... tximeleta bihurrien akelarrea... "Hor zaude?". Negar zotinezko erantzunez nire presentziaren berri izan duzu. "Harantz noa, aske naiz, aske zurekin egoteko beti. Infernu honetatik ateratzea lortu dut! Ez esan ezer, hemendik bost minutura emango dizudan besarkadaren laztan hotsa besterik ez dut entzun nahi. Maite zaitut."
Telefonoa eskegi eta leihora itzuli naiz, malkoengatik ia ikusten ez badut ere, zure ailegatze momentuari erreparatu nahi baitiot.
Leihoko ertzera begiratu eta hor dago zigarroa, erabat kontsumituta, haizeak nire ordez amaitu duelako. Barre egin dut lehenengo aldiz bi urtetan, haizeak, azken finean, lagun baten moduan, nire osasunaren alde egin duela konturatuta.
Baita, ke tutu amaitua leiho eskinako maldatik beherantz nola dijoan ikusten ari naizela... "Putakumeak!" PUN! PUN! PUN! ............
Kalera begiratu dut eta izotzaren antzera somatu dut bihotza, hotz, gogor, hauskor... asfaltoan behera doan odol gorri distiratsuak nire aurpegiko irribarrea ezabatu du eta honen ondoren malko bi sentitu ditut begizulotik kanporantz, baina ez pozez beteriko malkoak, hauek amorru zaporea sentituarazi didate ezpainetara iristean.
Zigarroa kalera iritsi da, zure ondora, zure hilotzaren ondora... zure odoletan bustirik gelditu da.
"Banoa laztana... banoa, zugana... gizon beltzetatik salbatuko zaitut..." Eta zigarroari jarraituz, zure odol putzura iritsi naiz, bidean "Maite zaitut!" oihukatuz...
Nork: urruzuno07.2007/11/17 21:59:39.071 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/12 15:50:20.875 GMT+2
La Fiesta Nacional de España o Día de la Hispanidad conmemora la efeméride histórica del Descubrimiento de América por parte de España. La celebración tiene lugar cada 12 de octubre, donde se celebra un desfile militar en la Plaza de Colón de Madrid en el que asisten Su Majestad el Rey junto a la Familia Real y los representantes más importantes de todos los poderes del Estado, además de la mayoría de los presidentes de las autonomías españolas.
El Descubrimiento de América fue trascendental para el país iniciando un periodo de proyección lingüística y cultural en América. Todo ello ocurrió en una época donde estaba finalizando el proceso de construcción del Estado actual, con la integración de los diferentes reinos peninsulares en un único reino.
Jende askok Urriaren 12a geure Espainia maittearen eguntzat eduki arren (que sí, que la fiesta nacional de este nuestro querido paìs es una conmemoracion efemérica de no se que ostias que tiene su respectivo huequito en nuestro españolito corazón; si no digo que no, y de paso felicito a nuestro queridísimo rey, a no, Rey, que se encuentra, como todos los medios de comunicación han afirmado y reafirmado y rererereafirmado, más sano que una manzana), gaur klasera ez joatearen zioa beste bat izan da. Jai euskaldunago (eta erdi italianoago) bati ohore egiteke geratu gara ohean geratu garenok. Bada, jalgi ditzagun Ikurrina eta eroskiko poltsak balkoian, aldarrika dezagun inposa ezineko bihotz honen benetako hizkuntzan geure izatearen eta nor-izanaren benetako eitea! Euskal Herriaren osotasunean (1+1+1+1+1+1+1) onestu nahi baina ezin den jai baten berri ematera natorkizue, jaun- andere, olegario- animali, martxiano- venustxiano agurgarriak. Altxa ditzagun kopak, eta egin dezagun topa geure bi heroiengatik!:
MIKEL ETA GOTZON MANCISIDOR.
Eta, bide batez, Tontxu Camposen hitzaldien luzera ezin jatorragoa hartu nahi ez duen diskurtso honi amaiera emateko, poltsa handi bi hauek (bata bestea baino handiagoa, enei) erditzera emateaz gain, azken 16 urteotan jasan dituen emakumeari zorionik beroenak eman nahi nizkioke. Horrela, bada, agur, eta:
ZORIONAK MIKEL ETA GOTZON!!! GORA URRIAK 12a! GORA EUSKAL POLTSAREN EROSKIANOTASUNA!
Nork: urruzuno07.2007/10/12 15:50:20.875 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/08 21:21:31.477 GMT+2
Nork: urruzuno07.2007/10/08 21:21:31.477 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/29 18:35:27.354 GMT+2
GARAko Gaur8 gehigarrian, Bideak ajentziari buruz erreportaia bat atera dute. Aurtengo Urruzunoz ere hitzeiten da, begira:
sartu hemen
Nork: urruzuno07.2007/09/29 18:35:27.354 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/26 15:26:27.680 GMT+2
Me pondré triste como un sauce
cuando
el dios que me sigue por todas partes
me diga, la mano en mi hombro:
“Vete a ver si estoy allá arriba”.
Entonces, del cielo y de la tierra
será necesario hacer mi duelo.
¿Está aún de pié el pino
con el que se hará de mi ataud?
Si hay que ir hasta el cementerio
yo tomaré el camino más largo,
yo no iré al cementerio el día de mi funeral,
yo dejaré la vida a empujones.
Tanto peor si los enterradores me regañan,
tanto peor si me
creen loco de atar.
Yo quiero partir para el otro mundo
tomando el camino más largo.
Antes de ir a hacer requiebros
a las bellas almas de las condenadas
sueño aún con un amorcito,
sueño aún con liarme con unas faldas,
decir aún una vez “te quiero”,
perder aún una vez el norte
desojando el crisantemo
que es la margarita de los muertos.
Dios
quiera que mi viuda se duela
al enterrar a su compañero
y que para hacer que vierta lágrimas
no hagan falta cebollas.
Espero que tome en segundas nupcias
un esposo de mi aspecto:
él podrá aprovechar mis botas
mis pantuflas y mis vestidos.
Que
beba mi vino, que ame a mi mujer,
que fume mi pipa y mi tabaco
pero que nunca- por mi alma-
nunca azote a mis gatos!
aunque yo no tengo un átomo
una sombra de maldad
si azota mis gatos, habrá un fantasma
que vendrá a perseguirlo.
Aquí
yace una hoja muerta
aquí acaba mis testamento.
Han escrito encima de mi puerta
“Cerrado por causa de defunción”.
Yo he dejado la vida sin rencor
no me dolerán más los dientes
Aquí estoy en la fosa común
la fosa común del tiempo.
Bertsio orijinala
hemenEuskarazko bertsio bat
hemen
Nork: urruzuno07.2007/09/26 15:26:27.680 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 19:53:26.197 GMT+2
Bueno, gure sondeotik garaile Julen Gabiria atera denez gero, hona hemen bere testu bat irakurtzeko gogoa duenarentzako, aperitibo gisan edo.
Komunikazio zerbitzu batetik deitu zidaten aurrekoan, prentsaurrekoak-eta prestatzen dituzten horietako batetik. Neska gazte bat hariaren bestaldean. Fnac denda erraldoiak Bilbon sukurtsala irekiko zuela eta, euskal autore batzuen testuen bilduma atera nahi zutela esan zidan. Adi entzun nion. Kontua da, aitortu zidan, testuak baditugula, baina autoreen baimena nahi dugu, eta, bide batez, Fnac-en inauguraziora etortzera gonbidatu nahi ditugu, guretzat ohorea bla-bla. Esan zidan ea nik ba ote nituen autore horien helbide elektronikoak edo telefonoak. Eskatu nion esateko ze idazle ziren, eta zerrenda bota zidan. Zur eta lur geratu nintzen: hilda ez zeudenak hiltzear zeuden, edo zahartzaroaren aldirietan. Broma zela pentsatu nuen, baina banan-banan errepikatu zizkidan izen guztiak, aurrenekoan ondo entzun ote nion zalantzaz edo: Mikel Zarate, Koldo Mitxelena… euren telefonoak ote nituen.
Biderik laburrena hartuz eta heriotza baten berri ematea beti denez gauza lazgarria, Euskaltzaindiaren telefonoa eman nion, pilota teilatuz aldatuz eta han hobeto informatuko zutela argudiatuz. «Eta azkena», segitu zuen neskak: «Gabriel Arestiren e-maila baduzu?». Akabua. Une batez egia esatekotan egon nintzen, baina, ez dakit nondik, bai siku bat irten zitzaidan. Bai, esan nion. Ni ere harritu egin nintzen. Eta eman egin nion: garesti@gmail.com. “Garesti”, bai, polita iruditu zitzaidan, eta, hitz-jokoa eginez, pentsatu nuen han atzean istorio bat zegoela eta egindakoa ez zitzaidala batere garesti irtengo, alderantziz baino.
Presaka, helbide elektroniko hori sortu nuen, eta handik ordu pare batera neska haren mezua neukan. Dardaraz ireki nuen, une batez imajinatuz nire eskua Gabrielena izan zitekeela, eta, zurrunbiloan, pentsatu nuen neska hark urrea bezala gordeko zuela nire erantzun elektronikoa, egunero ez baitizu erantzuten literaturaren mito batek, are gutxiago hildako mito batek (baina hori ez zekien berak, eta ez nintzen ni izango egia aitortuko ziona).
(II)
Sortzailea arriskutsua da batzuetan, uste duenean dena izan daitekeela istorio. Horrelakoetan, artearen frankotiratzaileak ez ditu mugak bereizten. Emaiozu bere bizitza zuzenean ukitzen duen drama bat, eta etekin artistikoa ateratzen saiatuko da. Haustura bat bikote-bizitzan, hurbileko heriotza bat. Errealitateak ematen dituen zartadak, sarritan, bere lanaren probetxurako duten balioaren arabera neurtzen ditu. Sortzailea zain egoten da maiz, istorioak noiz helduko; bestela, zain ez badago, bila doa, eta orduan ia edozer sar daiteke istorio posibleen zerrendan, gauzarik arruntenekin harritu baitaiteke bila joan beharraren desesperazioan dagoen sortzaile tristea. Zain dagoenarekin edo bila doanarekin baino, nik gehiago sinisten dut sortzen duenarekin.
Batzuetan, gauzak elkarren ondotik datoz, istorio biribil bat osatzeko erraztasun guztiak emanez bezala. Niri hiru gauza bitxi gertatu zitzaizkidan iaz, hilabeteko tartean: bat, Donostiako Zinemaldian, zine-areto bateko komunean txizeginean nengoela, Jim Jarmusch alboan jarri zitzaidan antzeko zereginetan, eta, harrigarriro, zorionak eman zizkidan, congratulations; bi, nire korreora heldutako spam baten igorlea Raymond Carver deitzen zen; hiru, bat-batean neska batek telefonoz deitu zidan ea Gabriel Arestiren helbide elektronikoa ba ote nuen galdezka. Aurreko bietan zurtuta geratu banintzen ere, hirugarrenean erabaki nuen ez niola istorioari alde egiten utziko.
FNACen inauguraziorako egin nahi zuten bilduma hartarako, baimena eman nion neskari, nire (Arestiren) testua erabil zezan, baina baldintza batekin: bera ezagutu nahi nuen. Bidali zidan hurrengo mezuan, neska apur bat harrituta igarri nuen, baina baietz esan zidan, berarentzat gauza handia zela ni (Aresti) ezagutzea. Ea non elkartuko ginen. Hernani kaleko Balerdi tabernan, esan nion: “kastako lekua da”, gehitu nuen. Izerdi urduri bat irten zitzaidan, edozein muga zeharkatzen dudanean gertatzen zaidan bezala. Zalantzan nengoen ni neu ere ez ote nindoan istorio baten bila, sortzaile triste.
(III)
Koadernoa eta boligrafoa hartu nituen. Italo Calvinok zioen memoria txarreko idazleek abantailaz jokatzen dutela. Pinturaren kasua jarriz adibide gisa, Calvinok zioen memoria oneko idazleek pintura hiperrealista egingo luketela, eta memoria txarrekoek, berriz, inpresionista. Esaldi biribil guztiekin gertatzen den bezala, Calvinoren horretan ere ez da egia osoa esaten, baina gustatzen zait eta, gainera, nik zerbait gehituko nuke: memoria txarreko idazle miopeek abantailaz jokatzen dutela. Memoria txarrak eta miopiak on handia egin diote literaturari, ez hainbeste gaitzok jasan dituzten idazleei.
Dena aldean hartu nuen, beraz: koadernoa, boligrafoa, memoria txarra eta miopia. Hernani kaleko Balerdi tabernara abiatu nintzen ahal zenik eta arroparik arruntenak jantzita, neska hura kasualitatez ere ez zedin nirekin fijatu (normalean hala gertatzen zait, arropa fosforitoak jantzita ere). Berez, zita hark ez zuen aparteko fundamenturik: posta elektronikoz, baiezkoa eman nion egile eskubideen kontuari zegokionez, eta, ondorioz, FNACek bilduma hura aterako zuen, nire (Arestiren) poemaren bat sartuta tartean. Esan nion seguru nengoela nire obra baloratzen zuen neska batek derrigorrez izan behar zuela neska polita, eta berak, mitoaren aurrean inozo, jakinik agure batek ez ziola kalterik egingo, baietz erantzun zidan hurrengo e-mailean.
Ordubete lehenago heldu nintzen tabernara, badaezpadan. Leku ona hartu nuen eta karajillo batekin hasi nintzen, gustura, tonua hartzen egoerari. Izerdia igarri nuen besapeetan ordu erdi falta zela, eta hamar minuturen faltan ez nintzen ausartzen komunera joaten, leku on hura kenduko zidatelako beldurrez. Puntual etorri zen, albo guztietara begira. Ez ninduen aurkitu, jakina. Barraren aurrean eseri eta laranja-zukua eskatu zuen. Eskuak dardarka igarri nizkion, oinak dantzari. Gerokoak ez zuen izenik izan. Gerokoa lotsagarria izan zen. Gerokoa FNACen bilduma hura bezain antologikoa izan zen.
(IV)
Antologikoa, bai. Tabernan hiru lagun eta tabernaria baino ez geunden, neska pinpirina agertu zenean. Beste parrokiano biek eta tabernariak burua jiratu zuten aterantz, eta nik, aldiz, begiak aterantz bihurtu nituen baina burua makurtuz, akrobazia bisualak eginez. Ona zegoen, etxerako modukoa. Gabriel Arestik ez zuen hainbeste merezi; nik, beharbada, bai. Baina hori ezin zuen jakin neska eder baina ezjakin hark, Arestiren e-maila ba ote nuen galdetzeko kapaza izan zen harexek. Hura Arestiren bila zetorren, itsua zen gainontzekoekiko. Itsua nirekiko, jakina, aurpegia egunkariaren atzean ezkutatu bainuen, etaitsua ni baino itxura eskasagoko parrokianoekiko.
Antologikoa izan zela diot, handik bost minutu eskasera 50 bat urteko gizon betaurrekodun bat sartu zenean tabernan, gabardinarekin. Jakina da, biziko balitz, Arestik 70 urtetik gora lituzkeela, baina neska hark Interneten bilatuko zuen “Aresti” hitza, eta 42 urterekin hil zen haren argazkia aurkituko zuen, eta, ondorioz, pentsatuko zuen halakoxea zela orain ere, urte pare bat-edo zaharragoa akaso.
Neska hizketan hasi zitzaion, euskaraz, sutsu. Tipoak ez zion ulertzen, eta gaztelaniaz erantzun zion, lo siento señorita. Neskak barreka ospatu zuen Arestiren ateraldia, jenio hauek ze txantxazaleak. Gizonak, harrituta, neskari begiratzen zion, konturatzen hasia zen kurba ederrak zituela, eta neska oihu batean, esaten ze zoragarriak diren bidali dizkidazun e-mailak, eta ni potroak jaten tabernako mahai hartan, esan barik baina esan nahian e-mail malapartatu haiek nireak zirela.
Gertatu beharrekoa gertatu zen: batera irten ziren tabernatik. Atzetik segitu nien, harik eta, ibaia zeharkatu eta Barrenkalen barna, atari batean desagertu ziren arte; neskaren etxean, antza. Gizonak, unetxo batez, atzera begiratu zuen, ulertu ezinda, erantzun eske. Baina larrua joko zuen, eta ez da gutxi, batez ere entziklopedia guztien arabera 30 urte baino gehiago badaramatzazu hilda.
(V)
Arrasti hura Barrenkaleko atariaren aurrean eman nuen zelatan. Goizaldeko hiruretan itzali zen argia neskaren etxean. Hurrengo goizean, izoztuta, alboko tabernan gosaldu nuen, atariari begira etengabe. Kafesnea zintzurrean behera nuela ireki zen atea, eta biak irten ziren kalera, neska ezjakina eta Arestiren suzedaneoa. Gizonak aurreko eguneko despiste bera zuen, eta inguruetara begiratzen zuen, kamera ezkutuaren bila. Hurrengo egunetan, atariko sartu-irtenak errepikatu egin ziren, eta, goiz batean, etxe aurreko tabernan nengoela, egunkaria esku artean, FNACen inaugurazioari buruzko albistea irakurri nuen. Ahaztuta nuen! Egun hartan zen: albistearen arabera, Fito Cabrales eta Elena Ochoa egongo ziren. Bilduma dontsuaren ordezkari gisa, berriz, Gabriel Aresti joango omen zen, antolatzaileek ezin izan baitzuten konfirmatu Mikel Zarate eta beste zenbaiten presentzia. Arineketan, Bidebarrietako liburutegira joan eta egunkari guztiak errepasatu nituen: “Berria”n eta “Gara”n izan ezik, beste guztietan akats bera errepikatu zuten, agentziatik bidalitako oharra fusilatuta.
FNACen inaugurazioan jendetza zegoen. Kazetariak, argazkilariak. Mahai batean, testu-bilduma haren ale batzuk zeuden, eta zenbait mikrofono liburuen artean. Atzean, Arestiren argazki bat. Jendea zain, aulki guztiak beteta. Batzuek “Harri eta herri” zuten eskuan, FNACen bertan erosita, sinadura eskatzeko gero.
Eta hantxe agertu zen. Agertu zen Arestiren antzik ez zuen tipo hura, aurreko egunetako aurpegi berarekin, ulertu ezinda. Mahaian jesarrarazi zuten eta gaztelaniaz esan zuen barkatzeko, eta joan egin zen etorritako bidetik. Jendeak, isilik, miretsi egin zuen jarrera jenial eta urratzaile hura, multinazionalaren kontrako ekintza subertsibo hura. Hurrengo eguneko egunkariek ez zuten ezer aipatu gertakariaz, akatsaz ohartuta nonbait. Aldiz, FNACek, suminduta, Gabriel Arestiren liburu guztiak erretiratu zituen apaletatik. Nire aldetik, e-mail bat bidali nion neskari, esanez 30 urte neramatzala hilda.
Nork: urruzuno07.2007/09/24 19:53:26.197 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 14:00:09.546 GMT+2
HONA HEMEN DARIO FO-REN "MISTERIO BUFO" OBRAKO PIEZATXO BAT: ESPEKTA-MIRA-KULUEI BURUZ EGINDAKO ELKARRIZKETA. EUSKARAZKO ITZULPENA PATXO TELLERIARENA DA.
- Aizu, parkatu! Hau al
da Lazazoren mirakulua egin behar den hilerria?
- Bai, bai, hauxe da.
- Seguro Lazaroren mirakulua
dela? Hiru egun hilda daramatzan horrenaz ari naiz ni, Jesusek bere hilabiaren
gainean zeinu batzu egin eta berpiztu egiten denaz.
- Baietz, ba. Horixe bera.
Sartu nahi izanez gero bi txanpon ordaindu beharko duzu.
- Bi txanpon! Zergatik bi
txanpon?
- Hilerri honetako atezaina
nauzulako, eta zerbait kobratu behar dudalako istilu guzti honek ematen didan
gehigizko lanaren ordainean. Jakina! Zuentzat oso erosoa da. Hona sartu eta
nahi duzuen txokoetatik ibiltzen zarete, belarra zapaldu, lurrean txistu egin,
hilobien gainean eseri, gurutzeak bota, eta gero zer? Agur Ben Hur! Neu naiz
gero dena txukundu eta garbitu behar duena.
- Ongi da. Ongi da. Hartu...Bizkorra
hau! Ez da gosez hilko, ez......
- Ez, ez! Ezta pentsatu
ere anderea! Ez! Beragatik ere bi txanpon! Bai, bai. Berdin berdin ordaintzen
dute haurrek ere... Ez duela mirakulua ulertuko? Ulertuko ez du bada! Eta horrela
ez bada zuk zeuk azalduko diozu hasten denean...Zer?...Beno, tira! Hiru txanpon
biengatik eta kitto...Emakumeak!! ... Eh! Zuek! bai, horko hoiek, behera, behera.
Jaitsi hormatik ez baduzue harrika hastea nahi: (Bere kolkorako) Hau bai hau,
ikusi behar dena! Bi txanpon, bi txanpon baino ez, Lazaroren mirakulua ikustera
sartzeagatik. Bi txanpon... !
- Tira! Ikus dezagun orain
non arraio dagoen mirakuluaren hilobia ze, lehengo egunean, leku batetan parau,
bost ordu zain egon eta hara non mirakulua beste batean izan zen. Argi ibili
beharra dago... Oraingoan, ordea, onda ikasita daukat. Zorioneko Lazaro horren
izena badakit, hortik galdetuta. Goiz-goizean altxatu, lehengoa heldu leku honetara
eta hilobien artean bilatu dut "Lazaro" idatzita daukana aurkitu arte... Irakurtzen
ez dakidanez, galdetu beharra izan dut: Hauxe da... bi ordu daramatzat zain
aurreko hiladan, gero eta jende gehiago pilatzen ari da baina gaur ederto ikusiko
dut nik ikusteko guztia.
- Eh, aizu! Ez bultzatu!
... ez bultzatzeko! Neure lekua da da hau eta hemendik ez naiz mugituko!
- Lasai, lasai, ez gaitezen
hasi...Eh! Atzekook, ez bultzatu! Lasai! lasai!
-(....) Emakumea zarela?
Hamen ez dago ez gizonezkorik ezta emakumezkorik ere. Hemen bakoitzak ahal duena
egitea besterik ez dago (...) Bost axola zait niri zu baxuagoa izatea. Hurrengoan
goizago etorri eta aurreneko iladan jarriko zara. Goizeko bostetan altxatua
naiz ni! Baina, baina... ez bultzatzeko! Ez al dakizue hemen hilobia dagoela?
Hementxe, nire oinetan dago irekita. Ederra egingo dugu barrura erortzen banaiz
eta Jesusek bizidun bat aurkitzen badu hilobian... Akabo mirakulua! Tira...
Egon geldi! Ez bultzatu!
- Hau jendetza! Nondik atera
da hainbeste jende!
- Ez bultzatu!
- Eh! Zergatik ez doa atzeko
norbait galdetzera ea noiz etorri behar duen. Hau luzatzen ari da.
- Hau errespeto gutxi! Ez
daukagu egun osoa honetan emateko. Ordutegi finko jarri beharko zuten...
- Bai, egia da, egiteko
asko daukagu denok... Ordutegi finko jarri beharko zuten...Eta zintzo bete!
- Hau bai hau! Hemen egon
beharra mirakulu batengatik!
- Ez esan ez duzuela batere
ikusi!
- Bai, halaxe da. Sekulan
ez dut mirakulu bat ere ikusi.
- Isildu!
- Eh, mesedez! Joan dadila norbait abisua ematera! Etor daitezela ja!
- Aulkiak, aulkiak. Bi txanpon
aulki bakoitzeko. Aulki bat anderea? Kontu egin zuhur jokatu behar dela. Gerta
liteke zu zorabiatzea hildakoa hilobitik ateratzen ikustean. Halakoetan hobe
jezarrita egotea, lurrera eroriez gero burua apur dezakezu harri hoien aurka
eta... eta akabo! Zeren, egunean mirakulu bat baino ez bait du egiten.
- Ja, ederki!... Umetxoak
aulki bat erosi du, ezta? Kontuz ibili gero! Ez zaitez nire gainean jarri hortz
zikin hoiek ez badituzu galdu nahi!
- Gastainak, gastain erreak,
bero-beroak!! Hemen nago! Hementxe nauzue, gastain erreak! Gozo-gozoak, hilak
berpizteko modukoak.
- Eh! Bota baten batzu Lazaroren
hilobira sabela berotuz joan dadin.
- Biraorik ez bota jauna,
biraorik ez!
- Hor daude, hortxe! Badatoz,
hortxe! Badatoz! Badator!
- Beitu, beitu! Hor dator!
- Azkenean ere!
- Lehenengoa, aurreko hori,
ikusten? Hori da JESUS!
– Eta bestea? Baxu hori?
Atzerago dabilena?
- Konturatzen zarete ze
gaztea den?
– Aulkiak, aulkiak, bi txanpon
aulki bakoitzeko.
- Isil hadi hi eta hire
aulkiak nazkagarriok! Alde hemendik, ez didak ikusten uzten...
- Ba...nik...ez dakit nola
esan...altuago imajinatzen nuen...eta begiak ... ez dakit...zerago...zerago...
- Zuk imajinatzen zenuena
deabrua zen. Buuuu!
- Ene, ikusi duzue? Ze sinpatiko!
Keinu egin dit begiaz. Ikusi duzue?
- Horko hori, aldamenean
daramana, bere ama da.
- Ai! Andere gizajoa, negar
baten dago....
- Atzeko hori San Pedro
da...beste hori San Pablo... eta hango hura ..... - San Juan, San Juan. San
Juan da hori. Ederki ezagutzen dut nik, nire etxe ondo ondoan bizi da eta. Eh!
Neu naiz...Hemen nago, eh!
- Horko hori, bai ederra!
Ezta? Hori bizardun hori ...
- Ez dakizu nor den hori?
- Ba... ez. Zuk bai ala?
- Nola ez! Eder hori...Judas
da!...
- Ah ... Lastima... hala
ere ederra da!
- Kendu gainetik esku zikin
hoiek. Berriro ere nire gainean jartzen bazara sudur polit hori zapalduko dizut,
entzun?
- Mesedez, mesedez, utzidazue
ikusten ... belauniko jartzera doazela dirudi! - Jesus, Jesus! Egizu ogi eta
arrainen biderketaren mirakulua! Onena da. - Jainkoaren izenean ... Ez egin
biraorik, mesedez!
- Belauniko... denok belauniko...
Judas keinua egiten ari da denok belaunika gaitezen!
- Eh! Aizu! Egizu besteok
egiten duguna... bestela ez dut piperrik ere ikusten... belaunika zaitez behingoz!
- Ni ez naiz fededuna eta
ez dut zertan horrelakorik egin behar.
- Ah, bueno, bueno... horrela
bada!
- Isilduko al zarete? Ez
dut ezer entzuten, ez dut aditzen zer esaten ari den.
- Harria altxatzeko agindua
eman du... Beitu, beitu ... Denok ari dira bultzaka.
- Ene Jainkoa! Hau kiratsa!
Baina... Zer arraio zegoen hor barruan?
- Ama, bota egin behar dut!...
- Jesus, gizajoa... ziri
ederra sartu diote!...
- Ziria sartu... Zergatik
diozu?
- Hiru egun daramatzala
hilda esan diote... Baina usainagatik... Baietz hiru hilabete edo gehiago eraman!
- Ia orain zer egiten duen!
- Porrot egingo du, seguru.
Ustelduegi dago gorpua.
- Nik, ordea, baietz diotsuet.
Egin egingo duela.
- Lortuko duela diozu?
- Hcrixe! Lortuko duela!
- Eta zuk? Zuk ere uste
duzu lortuko duela?
- Tira, egin dezagun apostu!
- Apostuak onartzen dira!
Zu, eh zu, apostua agiten duzu, zk?
- Hiru txanpon, ederki.
Eta zuk? Zuk, lortuko duela, ezta? Hiru txanpon. Nork nahi du apostu egin? Zuk,
ez duela lortuko. Lortuko duela? Ederto! Bi txanpon. Lortuko du. Ez du lortuko.
Lortuko du. Ez du lortuko... Hiru txanpon. Eta zuk jauna?
- Biraogile halakoa!
- Bah, bah, bah....!
- Zer esan du baina? Hainbeste
zaratakin ezin izan dut tutik ere aditu!
- Zera esa du: "Lazaro,
altxa eta martxa".
- Altxatu hori? Bai zera!
- Beitu, beitu, mugitzen
hasia da!
- Nor? Nor? Nor mugitzen
da? Aaaaah!
- Bai mugitzen ari da. Beitu,
beitu... Altxatzen ari da, euliak hegaz ateratzen dira... Eta har guztiak hilobira
bueltatzen ari dira...!
- Begiak ireki ditu... Guri
begira dago!
- Zutunik jarri behar du...
Orain...orain...
- Behera doa, behera doa.
- Orain, gora, gora...
- Zutunik dago.
- Ene jainkoa! Zutik dago!
- Hitz egiten ari da, hitz
egiten ... Lazaro hitz egiten ari da
- Mirakulua! Mirakulua!
- Gora Jesus! Gora Jaungoikoaren
semea! (Irabazi dut, irabazi dut...). Gora Jesus!
- Amaitu egin da?... Seguru
mirakulu bakarra egin behar zuela?... Ez du gehiagorik egingo?
- Egia esateko... azkarregi
egin du!...
- Bai, agian azkar samarra
egin du, baina ez didazue ukatuko mirakulu ederra izan denik! Honelakorik ez
da egunero ikusten!
- Gora Jesus! Gora Jesus!
Gora Jaungoikoaren Semea! Tira, tira, irabazi dut, irabazi dut. Dirua, dirua,
bi txanpon heldu lapurrari!
- Nire garaian gauza habeagoak
ikusten ziren.
- Hau baino mirakulu hobeagorik?...
Tira ba! Nork egina?
- Juan Bautista. Azkoz ere
hobeagoak egiten zituen Bautistak, bai horixe! Itzela zen! Burua moztu ziotelako...
bestela... batek daki noraino helduko ote zen hura...
- Lapurra!... Lapurrari!
... Gora Jesus!
- Ez dut esan nahi ikusi
duguna txarto egon denik, ez, baina ... ez dakit, experientzia falta zaio. Ez
daki ikuskizuna ondo antolatzen, lau hitz, graziarik gabeko zeinu bat eta...kitto.
Ez dauka mailarik. Ez, ez da gauza behar bezalako ikuskizuna burutzeko.
- Aaaah! Nire poltsa, nire
poltsa... Lapurrari ... lapurrari ... heldu lapur horri... lapurrari, lapurrari....
Nork: urruzuno07.2007/09/24 14:00:09.546 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/23 16:11:50.640 GMT+2
-Bakizu zer?
-Zer?
-Italian makarroiek dantza eitzen dauie...!
-... ... ... bai zera...!!!
(((... tararin- tararan ...)))
Nork: urruzuno07.2007/09/23 16:11:50.640 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak