2006/10/10 11:27:53.642 GMT+2
unibertsitatean berriro
Aspaldi izan nintzen unibertsitatean eta ez ditut ahaztu nahi orduan bizi izandakoak. Zein garai intentsoak! Zenbat indar eta nolakoak! Orain 20 urte eta gero berriro bueltatu naiz bertara. Eta ez da berdina! nola izango da, ba, berdina? Argi daukat bizipenak zeharo ezberdinak izango direla, nola imajina nezake beste ezer! hala ere, gustura nago. Ahal dudan guztia hartzeko eta ahal dudan guztia emateko prest. Lagun berriak egiteko prest. Irudimena aireratzeko prest. Eraikitzen jarraitzeko prest.
Nork: negua.2006/10/10 11:27:53.642 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Idatzi duzun mezu hau oso polita da, eta --irakasleak bidaltzen dizkizuen lanez aparte-- jarraipena izan lezake. Alegia, besteok eskertuko genizuke noiz edo behin horretaz idaztea, zer alde dauden atzoko eta gaurko unibertsitateen artean, zure ikuspuntutik, jakina.
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/19 23:27:26.332 GMT+2