Hasieran jende gehiago etortzen zen ni bisitatzera. Orain ez. Orain gutxiago. Hala ere, eskerrak etortzen denak lore sorta bat ekartzen duen etortzen denean. Horrela behintzat bixitasun pixka bat ematen dio leku hotz eta triste honi.
Gaixotasunaren berri eman zidatenean ez nuen uste hemen eta horrela bukatuko nuenik. Maindire txuri hauen artean. Leku ilun honetan. Eguzkiak ere bisitatzeari utzi dio eta beti negua da hemen. Berogailurik ere uste dut ez dagoela. Argindarra dagoenik ere ez dakit. Aspaldi ez dut argia piztuta ikusi. Askotan pentsatzen dut idazle horren liburuko pertsonaia horretaz, hain bakarrik zegoen ezen bere buruari gutun bat bidali eta hori ere ailegatu ez zitzaion gizagaixo hartaz. Berak sikera idatz zezakeen, nik hori ere ezin dut egin, ezin dut idatzi. Burua bidaiatzera bidaltzearekin konformatu behar. Eta hori ere ez da nahikoa hemengo bakardade, hotz eta tristurarekin amaitzeko.
Agian, hobe zen bai, beste haren aholkua jarraitu eta nire testamentuan idatzirik utzi izan banu hil eta gero nire gorpua erretzea nahi dudala. Beranduegi, ordea, damutzeko.
Terrorista
arriskutsu bat zelakoan atxilotu zuten. Bonba asko jarri edo bota zituelako
atxilotu zuten gizon gaixoa. Torturak eta inkomunikazioa jasan behar izan
zituen egia aitor zezan, nahiz eta berak egia besterik ez esan. Urte askorako
kondenatu zuten bere herritik urruti zegoen kartzela batera.
Baina berak
egindako delitu bakarra komunean kaka egitean bonbatik tiratzea izan zen.
“Geure ata zutan da” idatzi nahi izan zuen Veleiako, antzina Euskal Herriko
Pompeia izan zen hiriko euskaldu berriak. “Geure ata zutan da” larrialdi mezua
idatzi nahi izan zuen aita baten semeak, ostraka batean (artean ez baitzuten ez
mugikorrik, ez internetik ez telefonorik) larrialdi dei bat egiteko, bere aita
zutan zela esateko.
Baina larrialdietakoek ez zuten mezua jaso edo ez zuten ulertu.
Bi mila
urte geroago berriro irakurri ahal izan dugu larrialdi mezu hori, baina
beranduegi, seme edo alaba horren aita aspaldi erre zen sutan.
Burua atzerantz itzultzeko
ohitura zuen norbait ondotik pasatzen zitzaion bakoitzean. Atzerantz begiratzen
zuen ondoan zuena emakumea izan edo gizona izan, ezaguna izan ala ezezaguna
izan.
Ondotik norbait
pasatzen zitzaion bakoitzean, gelditu eta atzetik begira geratzenzitzaion berarekin gurutzatu zen horri. Inork
ez daki zergatik egiten zuen. Batzuk diote mespretxuz begiratzen zuela, bera
besteak baino gehiago zela uste zuelako. Beste batzuek zioten bizkarrak ikustea
gustatzen zitzaiola, eta horregatik begiratzen ziela denei atzetik.
Kontu da, egun
batez lepoko minarekin esnatu zela, ez galdetu hori nik nolatan dakidan,
badakit eta kitto. Kalera atera zen, beti bezala. Beti bezala pertsona batekin
gurutzatu zen betiko espaloian eta beti bezala atzera begiratu zuen.
Baina gorputza ez
zen geratu eta burua pertsonari begira zegoela, gorputzak aurrera jarraitu zuen
buruarengandik bereizi zen arte.
Beldurra
zion etxetik ateratzeari. Hogeita hamar urte zeramatzan etxetik atera gabe eta
berak berrogeita lau urte zituen. Bai. Hamalau urte zituela atera zen azken
aldiz etxetik. Gurasoak hil zirenez gerotik, bera ez zen etxetik gehiago atera.
Hogeita hamar urte pasa zituen etxetik atera gabe.
Arrebak
askotan esaten zion irteteko kalera, eguraldi ona egiten zuela eta ez geratzeko
etxean bakarrik. Berak ezetz, nahiago zuela etxean geratu, ez zeukala irteteko
gogorik. Beti zuen zereginen bat etxean, normalean liburuak irakurri. 564
liburu irakurri zituen kalera joan zen azken alditik.
Psikologo
baten laguntza eskatu zuen arrebak anaiari etxetik ateratzen laguntzeko. Astean
behin joaten zitzaion etxera, asteazkenetan, eta ordu betez egoten ziren
hizketan psikologoa eta bera.
Asteazken
hartan, psikologoa ez zitzaion joan. Faltan botatzen zuen, azken finean,
berarekin eta arrebarekin bakarrik hitz egiten zuen, beraiek osatzen zuten bere
mundua. Denbora luzez pentsatzen egon eta gero, bere bila joatea erabaki zuen,
hogeita hamar urte pasa eta gero, etxetik ateratzea erabaki zuen.
Etxeko
arropa eta zapatilak zeuzkan jantzita. Armairua ireki zuen kaleko arropa hartu
asmoz, baina armairuan zegoen arropa txiki geratzen zitzaion. Hamalau urte
zituenenean erabiltzen zituen arropak zeuden armairuan. Faltan botatzen zuen
psikologoa eta, beraz, zegoen bezala ateratzea erabaki zuen, etxeko arropa eta
etxeko zapatilekin.
Kalean
euria ari zuen. Ingurura begiratu zuen, ez zuen ezer ezagutzen, atera zen azken
aldian ez zen horrelakoa kalea, beste hiri bat zen, beste mundu bat. Psikologoa
non bizi zen ere ez zekien, ez zekien nora jo.
Hotzikara
batek astindu zion gorputz osoa, goitik hasita beheraino, behetik hasita
goraino. Buelta erdia eman eta etxera joan zen, baina giltzak etxean ahaztu
zituen..
Libelula urdina harrapatzen duen pertsona munduko pertsonarik
jakintsuena eta listoena izango zela
irakurri zuen azal txuriko liburu horretan. Behin intsektu hegalari hori
harrapatuta, ez zitzaion ezer ahaztuko eta gauza asko jakingo zituen, beste
inork baino gehiago. Munduko pertsonarik argiena izango zen.
Horregatik atera zen uztaileko igande eguzkitsu hartan etxetik,
zalabardoa hartuta, libelula urdina harrapatzeko asmoz. Errekalde deitzen
zioten leku horretara joan zen. Azal zuriko liburu horretan irakurri zuen,
libelula urdinak erreka inguruetan ibiltzen dira. Ez zegoen inor Errekalden,
beraz, berarentzat izango zen libelula urdina, bera izango zen munduko pertsonarik
listoena.
Mantso-mantso hasi zen ibiltzen, ingurura begiratuz, aurrera, ezkerrera
eskuinera, zalabardoa eskuetan prest zuela, intsektuaren bila. Ez da erraza
libelura bat bilatzea, pentsatu zuen. Errekan gora joan zen, han libelula
topatuko zuelakoan.
Eta hantxe topatu zuen libelura urdina, errekaren bazterrean hegan,
pelikuletako helikopteroak bezala. Poliki-poliki gerturatu zen munduko pertsona
jakintsuena bilakatuko zuen intsektua harrapatzera. Metro erdira zuen
intsektua. Zalabardoa atzera eraman eta halako batean zast! aurrera ekarri
zuen.
Zalabardoko sarera begiratu eta han zegoen libelura urdina, hegoak
geldi zituela. Munduko pertsonarik jakintsuena izango zen ordutik aurrera, ez
zitzaion sekula ezer gehiago ahaztuko. Kristalezko potoan sartu zuen intsektua
eta etxerako bidea hartu zuen. Baina ahaztu egin zitzaion etxerako bidea.
Blog honen hizkuntza euskara bada ere, salbuespen batzuk egin daitezke, batez ere horrelako ipuinekin. Hona hemen Rubén Daríoren ipuin hiperlabur bat:
En el paraíso terrenal, en el día luminoso en que las flores fueron creadas, y antes de que Eva fuese tentada por la serpiente, el maligno espíritu se acercó a la más linda rosa nueva en el momento en que ella tendía, a la caricia del celeste sol, la roja virginidad de sus labios. -Eres bella. -Lo soy-dijo la rosa. -Bella y feliz-prosiguió el diablo-. Tienes el color, la gracia y el aroma. Pero... -¿Pero? -No eres útil. ¿No miras esos árboles llenos de bellotas? Ésos, a más de ser frondosos, dan alimento a muchedumbres de seres animados que se detienen bajo sus ramas. Rosa, ser bella es poco... La rosa, entonces -tentada como despúes lo sería la mujer- deseó la utilidad, de tal modo que hubo palidez en su púrpura. Pasó el buen Dios después del alba siguente. -Padre-dijo aquella princesa floral, temblando en su perfumada belleza-, ¿queréis hacerme útil? -Sea, hija mía- contestó el Señor, sonriendo. Y entonces el mundo vio la primera col.
Iturria: Obligado, Clara (2001), Por favor, sea breve. Antología de relatos hiperbreves. Paginas de espuma: Madrid
Zizurkilgo Udalak antolatutako ipuin lehiaketako 2. saria eman didate, lehiaketa hontan Zizurkil inguruko herritarrek parte har dezakete. Ipuina osorik hemen jartzeko luzeegia da, iñork irakurri nahiko balu, eskatu lasai hemen (edo korreoz: urtzi13@hotmail.com), gusto handiz bidaliko nioke.
Hala ere, prezio bat dauka, irakurritakoan iritzia eman mesedez.
Gasolina
zerbitzu gune batean geratu ginen, biok gindoazen autoan, biok eta atzealdean,
agian, beste norbait. Autotik atera nintzen autoaren depositua betetzeko. Ez
dakit ze eguraldi egiten zuen, ezta nora gindoazen ere. Han geunden
gasolindegian, zu, ni eta, agian, beste norbait. Zerbitzaria etorri zen,
harrotuta nirekin ligatu nahian-edo eta gasolina zerbitzatzeko mangera hartu
eta depositua bete ordez autoa bustitzen hasi zen, harroturik, kantari...
Gelditzeko eskatu nion, ez zidan kasurik egiten...
Ingurura
begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusten. Desagertu zen gasolindegia. Ez
zegoen berak ekarritako autorik ondoan, ezta auto barruan zegoen inor.
Basamortu baten erdian zegoen, auskalo non...
Orduan
zure bila hasi nintzen, mendebaldera lehenik. Han ez zintudan aurkitu eta
hasierako lekura itzuli nintzen. Biharamunean hegoaldera joan nintzen, han ez
zegoen harea herdoildua besterik. Atzera abiagunera itzuli nintzen zure
arrastorik izan gabe. Biharamunean iparraldera joan nintzen, han ere ez
zeunden. Gaua zen abiagunera iritsi nintzenerako, baina ezin nuen lorik hartu.
Mendebaldean ez zeunden, iparraldean eta hegoaldean ere ez. Beraz, ekialdean
egon behar zenuen, non bestela?
Ilunpean
abiatu nintzen zure bila. Jada ez nengoen basamortu baten, ezagutzen ez nuen
etxe handi batean nengoen. Gela bakarra falta zitzaidan begiratzeko, han behar
zenuen. Zure izenarekin deitzen nizun. Hemen zaude? Non zaude? Ez nuen argia
pizteko etengailua aurkitzen. Zure izena esaten jarraitzen nuen, hemen zaude?
Hemen zaude?
Nire
izena esaten hasi zinen, hemen nago, hemen nago. Ohean esnatu nintzen gaualdeko
ez-dakit-ze-ordutan. Nire ondoan zeuden, muxu eman zenidan eta lo jarraitu
genuen.
Bankuan eseri nintzenean bera han zegoen. Hirurogei urteak aspaldi pasako zituen. Jorge Luis izena al nuen galdetu zidan, nik ezetz, Urtzi nintzela, Urtzi Reguero.