Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/31 22:19:46.123 GMT+2

domuit vascones

Domuit vascones idazten omen zuten Bisigodoek euskaldunen aurka izandako borroka bakoitzaren ostean, eta dirudienez ez ziren gutxi izan... Itzulpena eginda: ‘euskaldunak garaitu ditugu’. Nonbait irakurri dut hainbestetan esaldi bera idaztea gauza baten adierazle dela: euskaldunen aurka askotan borrokatu arren, ez zutela sekula irabazten eta erregeen izen ona ez zikintzeagatik (edo garbi mantentzeagatik) idazten omen zuten gezur ttiki hau, azken finean, nork ez du sinistuko Bisigodoena bezalako herri batek euskaldunena bezalako herri txiki bat garaitu duela?

Ez ziren Bisigodoak bakarrik izan euskaldunen herria menderatzen saiatu ziren bakarrak, eta antza denez, haiek ere domuit vascones edo antzeko gezurtxoren bat asmatu beharko zuten beraien handitasunaren izenean.

Euri eta elur asko egin du esaldi hau lehen aldiz idatzi zenetik, baina euskaldunen herrian sartzen direnen buruan esaldi berak jarraitzen du bueltaka. Baina agian orain ez dira hain kultuak, eta orain ez dute jakingo latinez… orain beste hizkuntza batean esaten dute: hemos vencido a…

Eta badirudi gehiengo baten gutxiengoa dela gehiengoaren ordezkari…

 
Argazkia: Amaiurko gaztelua zegoen tokian dagoen oroitarria.

Nork: urtzi.2008/05/31 22:19:46.123 GMT+2
Etiketak: domuit vascones | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Seguruenik euri gehixau eingoban edurre baino...normalaua dalako eurixe eitxie edurre eitxie baño. Eurixe udan be eitxen deu. Edurre, neguen bakarrik, pentsetan dot.  

Nork: .2008/05/31 23:32:07.398 GMT+2

ta beira azken aldi ontan, denboa gutxin zenbat ebi in dun...

Nork: .2008/06/01 23:05:27.020 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.