Barruraino sartzen den hotza dago kalean, negua iritsi dela ematen du zuhaitzek kolorerik ez duten udazken honetan. Txuri-txuri esnatu dira gaur leku ospelak eta ez hain ospela, baita kotxeetako kristalak ere, neguko kolore horrekin.
Baina tximinietatik ez da kerik irteten. Ez ke txuririk, ez ke grisik. Ez da kerik teilatu gorrian. Kerik ez bada, surik ere ez sukaldeko beheko suan. Txistorra ere ezingo dute frejitu.
Txikitan, amonaren etxean lehengusuak afaltzeko elkartzen ginenean, suari begira geratzen ginen. Keak azken garra berarekin eramaten zuen arte. Egurra edo patrikan geneuzkan klinex erabiliak botatzen genituen sutara. Amonak esaten zigun ez ibiltzeko su ondoan, bestela pixa egingo genuela-ta ohean.
Ziurrenik, gaurko umeek ez dutela ohean pixa egingo. Ziurrenik ez dutela suak azken ilintia nola errauts bihurtzen duen ikusteko nik izan nuen aukera hori izango. Hodeiek ez dute zeruan konpetentziarik izango.
Erantzunak
Nork: Itzea.2007/11/17 15:07:11.449 GMT+1
http://mugetatikharatago.blogspot.com
tamalez...
Nik behintzat ondio aukera hori badakat eta asteburuan etxera aillegatzeko desiatzen egoten naiz...
Sukaldera aillegau eta bizkar aldia beheko suakin berotzeko desiatzen...
Amamak edo aitxitxak eindako suan epeltasuna bezelakoik ez dao!
Nork: Esti.2007/11/23 23:57:37.608 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak
Ohitxurak kanbixetan doiez...eta oin ume gehixenak gurau dabe etxien bideojokuetara olgetan geratu...eztakixe zer dan kulturie, ohitxurie...eta pena bat da, abiadura handixen eurrera doien gizartien eragine...
Mua!
Nork: Ariane.2007/11/24 15:30:56.911 GMT+1
Bixar arte!
Nork: Esti.2007/11/25 13:05:01.917 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak
Iepa potxolo! Bai...azkenien sortu dot bloga...baia pasientzixegaz jungo naz eguneratzen, ok? Eskerrikasko animetiarren. Mua!
Nork: Ariane.2007/12/04 16:22:23.541 GMT+1
www.blogak.com/aupi