Libelula urdina harrapatzen duen pertsona munduko pertsonarik jakintsuena eta listoena izango zela irakurri zuen azal txuriko liburu horretan. Behin intsektu hegalari hori harrapatuta, ez zitzaion ezer ahaztuko eta gauza asko jakingo zituen, beste inork baino gehiago. Munduko pertsonarik argiena izango zen.
Horregatik atera zen uztaileko igande eguzkitsu hartan etxetik, zalabardoa hartuta, libelula urdina harrapatzeko asmoz. Errekalde deitzen zioten leku horretara joan zen. Azal zuriko liburu horretan irakurri zuen, libelula urdinak erreka inguruetan ibiltzen dira. Ez zegoen inor Errekalden, beraz, berarentzat izango zen libelula urdina, bera izango zen munduko pertsonarik listoena.
Mantso-mantso hasi zen ibiltzen, ingurura begiratuz, aurrera, ezkerrera eskuinera, zalabardoa eskuetan prest zuela, intsektuaren bila. Ez da erraza libelura bat bilatzea, pentsatu zuen. Errekan gora joan zen, han libelula topatuko zuelakoan.
Eta hantxe topatu zuen libelura urdina, errekaren bazterrean hegan, pelikuletako helikopteroak bezala. Poliki-poliki gerturatu zen munduko pertsona jakintsuena bilakatuko zuen intsektua harrapatzera. Metro erdira zuen intsektua. Zalabardoa atzera eraman eta halako batean zast! aurrera ekarri zuen.
Zalabardoko sarera begiratu eta han zegoen libelura urdina, hegoak geldi zituela. Munduko pertsonarik jakintsuena izango zen ordutik aurrera, ez zitzaion sekula ezer gehiago ahaztuko. Kristalezko potoan sartu zuen intsektua eta etxerako bidea hartu zuen. Baina ahaztu egin zitzaion etxerako bidea.

Erantzunak
acronicus thomsoni
acronicus hercules
tropidacris sp
tipuana tipu
couratari guianensis
papilio ulyses
morpho amathonte
chamaerops humilis
bi puntuko ikaro
baina libelula urdiñen izenagaz inor ezta geratu.
Nork: ari.2009/04/26 13:02:38.983 GMT+2