Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/10 22:40:06.944 GMT+1

por ke no te kallas!

Kalean hotz zen lagunekin eta gero etxeratu naizenean. Salako sofan eseri naiz eta zapping egiten hasi. Kalean hotz bazen ere, giro beroa sumatu dut telebistan.

 

Cumbre iberoamericana delakoan iberoamerika oso konkistatu eta bere azkenetara eraman zuen herrialdeko errege eta presidentea bertan ziren (bai jaun andreok, Jose Luis Zapatero eta Juan Carlos I). Tartean zebilen ibero amerika osoa inperialismo kapitalistaren atzaparretatik libratu nahi duen gizon hori ere: Hugo Chavez bera.

 

Eta bitxia da… duela bostehun urte hitzik egiteko aukerarik izan ez zuen herrialdeko hartako presidente horri Espainiako errege den horrek “por que no te callas” batekin kendu dio beste behin hitza.

 

Eta etor daitezela orain nigana idatzi ditudan hitz hauek antimonarkikoak eta antikonstituzionalak direla-eta ni atxilotzera. Hementxe izango naute Che Gevararen irudiaren zaintzapean!

 

ongi etorri honea sartzen ausartu zeaten guztiri...

 

Urtzi

Nork: urtzi.2007/11/10 22:40:06.944 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Epa!

Nik ere ikusi dot hori, historia eingo daban esaldixa, benetan. Danian agertuko da "¡por qué no te callas!" hori. Gaur bostpasei aldiz entzun badot, hemendik aurrera...

Nik ere propaganda eingo dizut nire blogian.

Ongo etorri mundu hontara! (aurretik besteik euki ez badozu... eta bestela ere bai, ze letxe!)

Esti.

Nork: Esti.2007/11/11 00:10:13.543 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak

Epa!

Nik ere ikusi dot hori, historia eingo daban esaldixa, benetan. Danian agertuko da "¡por qué no te callas!" hori. Gaur bostpasei aldiz entzun badot, hemendik aurrera...

Nik ere propaganda eingo dizut nire blogian.

Ongi etorri mundu hontara! (aurretik besteik euki ez badozu... eta bestela ere bai, ze letxe!)

Esti.

Nork: Esti.2007/11/11 00:10:35.746 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak

Barkatu, bi aldiz agertu da, lelengokua borrau zeinke "ongi" biharrian "ongo" agertzen da... Ordu hauek ez dia idazteko aproposenak... Ala bai?

Aio!

Nork: Esti.2007/11/11 00:12:18.313 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak

Animo potxolo! Ia lortzen dozun zure bloga eurrera ataratie, badekozu zer esan-ta!

Bueno, beste barik, ondo ibilli ta laster arte!

Mosutxuek

Nork: Ariane.2007/11/11 11:57:48.275 GMT+1
www.spaces.msn.com/aupi

Jo Urtzi!!!!

pozten naiz, azkenen ausartu zeala ta bloga sortzea... ondo, ondo. Propaganda iten saiatzen ai naiz, baino ez dakit ze h***gatik ez zait lotura ondo ateatzen! saiatuko naiz berrize...

Jo ta Chavezena ze ona, benetan. Nik taberna baten ikusi non, ahotsik gabe ta hori; gaur goizen entzuteakon...jo hori bai intentzioa, historikoa bai. kontua da gaur informatibo desberdinetan nolako tratamendua eman dien, flipatzekoa...batetik bestera... betikoa, baino.

en fin. resaka egunak ez dia oso onak izaten konklusiok eta hitz "dezentek" ateatzeko, asik hementxe utziko det estrenoa.

ondo izan!

Nork: ane.2007/11/11 15:29:47.544 GMT+1
www.blogak.com/zoti

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.