Zuek, Joseba Egibar, beti notizia onak ematen. Garai batean ibili zineten tontakeriak esaten Euskaldunon Egunkariaz (orduan ere bazenuten zuen proiektu bat, nola edo hala aurrera ateratzeko) eta urteak joanda etorri hituan guardia zibilak gure bila, Del Olmo epailea buru. Eta gero “bueno, ez, zera, ez genuen hori esan nahi, aldrebeskoa igual…”. Oraindik zintzilik segitzen dik kontu hark.
Egunotan, Hernanira etorri haiz Atez Ateko bilketa izorratu nahian ofizialki, baina aipatu gabe beste proiektu bat “kolokatzera”: Gipuzkoako Errauste Planta. 600 milioi (txanpon berrietakoak). Hondakinak aprobetxatu beharrean erretzea, inguruak pozoinduz. Zergatik ez hintzen etorri iaz CiUko Josp Maria Tost entzutera? Hark kontatuko zian zer eta zenbat lortzen duten Atez Atekoarekin Katalunian? Ez hi eta ez hire alderdiko inor.
Egunotan Lemoiz aipatu beharko zenukete pixka bat. Akordatzen? Han zagok, haren zorrak ariko duk pagatzen norbait, herritarrok alegia. Lemoiz egiten ez bazen Euskal Herria mixerian biziko omen huan. Nuklearrak eskatzen zizkian Josu Jon Imazek orain dela hilabete pare bat. Esa’iguzue orain Lemoiz inguruan 30 kilometroko radioak zein herri eta hiri harrapatzen dituen, esan Fukushimakoa aplikatzeko Euskal Herriko maparen gainean, ea nork pagatuko dituen Japonian egunetik egunera handitzen doazen kalteak. Lasai, erradioaktibitateak osasuna kaltetzen duela gezurra omen da…
Egibar: egun batean gure ondorengoek irakurriko diate Hernanira etorri hintzela defenditzera sistema bat (kontenedoreak eta intzineradora) bilketa selektiboan %35etik pasatzen ez zena, zertarako eta askoz sistema hobe bat izorratzeko, hondakinen %80 modu selektiboan biltzeko gai den Atez Ateko sistema. Beti berdin, Joseba Egibar, zuek beti kobratzen eta kalteak gure bizkar.
Ricardo Crespo, Usurbilgo PSOEko alkatetzarako hautagaiak datorren legedintzaldian atez atekoa sistema 5. edukiontziarekin aldatzea proposatu du. Adierazpen hauek Youtuben aurkitu ditugu, gazteleraz noski. Eskertzekoa da Crespo jauna hain argi mintzatzea, baina erraustegiaren gaiarekin zer pentsatzen duen ez dakigu. Erraustegia atez ateko sistema baino garbiagoa ote??? Eta osasuntsuagoa??? Guk garbi daukagu hauteskunde honetan botoa nori ez diogun eman behar, eta zuek? Hortxe bideoa, gozatu!
Mikel Erguin zarauztarrak tango, saltsa eta aretoko beste dantzak egin eta erakusten ditu eta bestalde, mimoa ere bada. Dantza klaseak ematetik ogibidea ateratzea Euskal Herrian zaila dela adierazi digu. Antzerki talde ezberdinetan aritu da mimoa egiten eta "Monstruoa" izeneko lana prestatu dute lagun batek eta biek. Aurreko larunbatean Bergarako gaztetxean eskaini zuten. Baina guk martxoaren 20an Zubietan egingo duten Flash Mob erraldoia zer den azaltzeko eskatu diogu: "jende askok elkarrekin koreografia berdina dantzatzea da Flash Moba: batera altxatzen ditugu eskuak, batera egiten dugu salto, batera joan aurrera eta atzera, giro polit batean elkarrekin dantza egingo dugu. Martxoaren 20an eguerdian ahalik eta jenderik gehiena bildu nahi dugu Zubietako plazan, bi milara iristeko helburua jarri dugu, uste dugu hurbil ibiliko garela eta pasatzen badugu hobe".
Tongoak aurrera darrai. 400.000 € gehiago erraustegiarentzako. Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 € emango dizkie mankomunitateei gaika %35 eskax bat biltzea lortzen duen 5 edukiontzi bidezko sistema bultzatzeko.