Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/17 10:45:13.015 GMT+2

EA atez ateko bilketaren alde

Atzo emandako prentsaurrean, EAk, «H1eko transfugez» baliatzea leporatu die EAJri eta PSEri.

Iñaki Agirrezabalaga EAko Gipuzkoako koordinatzaileak, Zumaiako Alkateak, EAJren eta PSEren «jokaldi politikoa» kritikatu zuen. San Markoko gehiengoa lortzeko eta mankomunitatearen kontrola izateko, «Hamaikabateko transfugez» baliatzea leporatu zien, gainera. Jokaldi hori alderdi politiko guztiek transfugismoaren aurka sinatutako itunaren aurka doala gogorarazi zuen EAk, izan ere, euren arabera, alderdi politiko guztiek konpromisoa hartu zuten boto transfugez ez baliatzeko gehiengo politikoak aldatzeko bada.

EA atez ateko bilketaren alde dagoela jakinarazi zuen Agirrezabalagak, abiatu den herrietan oso emaitza onak izan direlako. «Emaitza horiek ikusita, agian errauste planta ez litzateke behar». Egitasmoaren inguruan gogoeta egiteko eskatu zuen.

Nork: Usurbil.2010/07/17 10:45:13.015 GMT+2
Etiketak: atez-ate hondakinak errauste-planta erraustegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru