Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/05 08:22:47.338 GMT+2

Santixabelak bukatu dira

Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Santixabelak.

Aurtengo maskota gorri kolorez margotutako deabru itxurako erraustegia izan da. Azpian "errausketarik ez" leloa, eta atzean erraustegiaren beharrik ez dela argi uzten duen panel informatiboa izan du aurtengo maskotak. Usurbilen atez ateko bilketarekin gaikako bilketa %82,33ra ailegatu dela dioen grafikoa hain zuzen.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan maskota ez dute erre, erraustegia ez dute erraustu, baina herritarek jaurtikitako urez betetako 1.000 globoren erasoa jasan behar izan zuen erretiratu aurretik.

Nork: Usurbil.2010/07/05 08:22:47.338 GMT+2
Etiketak: atez-ate hondakinak errauste-planta usurbil erraustegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru