Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/19 23:56:39.656 GMT+2

Zaborrak eta hondakinak.

Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba Barandiaranek ondoko bertsoa jarri du bere blogean :

Zaborra biltzen hasiak dira
hainbat herri atez ate
gauzak txukun egitea ez da
sekula izango kalte.
"Hondakin" dugu gauza jakin bat
"zabor" hitzetik aparte,
zaborra definitzen baitugu
berez "hondakin nahaste":
bizimodua zaborgabetzen
lehenbaitlehen hasi gaitezke.


Doinua: Mutil koxkor bat
Egilea: Joseba Barandiaran




Nork: Usurbil.2010/07/19 23:56:39.656 GMT+2
Etiketak: atez-ate hondakinak errauste-planta erraustegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru