Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/03 15:24:59.813 GMT+1

Blogetik web orrira: www.zubertsotan.net'en gauzkazu zain

Kaixo bertsozale:

Joan den hilabetean ez dugu albiste berririk idatzi blog honetan, baina ez inola ere geldirik gaudelako. Izan ere, Urretxu-Zumarragako bertso eskolan aurrera goaz teknologia berriei dagokienean ere, eta blog honi nahikoa etekin aterata gero, geronen web orria jarri dugu martxan: www.zubertsotan.net

Atal ugari dituzue bertan eskura (albisteak, bertso-paperak, argazki galeria, agenda, foroa...)

Hitzez gain, makina bat argazki eta bideo erantsi ditu dagoeneko gure administratzaile prestuak, gainera. Bertan aurkituko duzue 2008ko Martxoan Bertsoaren eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren martxaren berri zehatz eta eguneratua. Asteko argazkia, asteko bideoak, asteko bertsoa...

Iparragirrek Xenpelarri mende eta pikoren ondoren, beraz:

ZUbertsotan'en bizi naiz eta / egin zaidazu bixita...

Ez zaizue damutuko!

Nork: uzbertsoeskola.2008/03/03 15:24:59.813 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru