Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Blogetik web orrira: www.zubertsotan.net'en gauzkazu zain
Kaixo bertsozale:

Joan den hilabetean ez dugu albiste berririk idatzi blog honetan, baina ez inola ere geldirik gaudelako. Izan ere, Urretxu-Zumarragako bertso eskolan aurrera goaz teknologia berriei dagokienean ere, eta blog honi nahikoa etekin aterata gero, geronen web orria jarri dugu martxan: www.zubertsotan.net

Atal ugari dituzue bertan eskura (albisteak, bertso-paperak, argazki galeria, agenda, foroa...)

Hitzez gain, makina bat argazki eta bideo erantsi ditu dagoeneko gure administratzaile prestuak, gainera. Bertan aurkituko duzue 2008ko Martxoan Bertsoaren eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren martxaren berri zehatz eta eguneratua. Asteko argazkia, asteko bideoak, asteko bertsoa...

Iparragirrek Xenpelarri mende eta pikoren ondoren, beraz:

ZUbertsotan'en bizi naiz eta / egin zaidazu bixita...

Ez zaizue damutuko!

Otsailaren 8an ekingo diogu Martxoan Bertsoari Uxue Alberdirekin
Otsailaren 8an hasiko da Martxoan Bertsoaren seigarren zikloa, Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak gidatuko duen Sorkuntza tailerrarekin.

Agendan tailerraren lehenengo eguna otsailaren 1erako iragarri bagenuen ere, azken orduko aldaketa bat medio, otsailaren 8ra atzeratu da Alberdik emango duen estraineko saioa. Hitzordua, beraz, datorren otsailaren 8an, ostirala, iluntzeko 19:30ean, Urretxuko kultur etxean.

Uxue Alberdi izugarri nabarmendu da azken boladan, nola bertso munduan hala literatur alorrean. 2005eko irailean idazle gazteei zuzenduriko Igartza literatur beka irabazi ostean, 2007ko otsailean ikusi zuen argia Aulki bat elurretan bere lehen eleberriak. Suedian iragandako hilabeteetan metaturiko sentipenak biltzen dituen ipuin bilduma da aipatu eleberria, adituen aburuz literatur ibilbide oparoa aurretik duen idazle batek eginiko maisulana, bere soiltasunean. Aurretik ibilbide oparoa bai, baina orain artean ere eman du urratsik Uxue Alberdik, hainbat literatur sariketatan sari ugari lortua baita honez gero. Uxue Alberdi bertsolariari dagokionez, berriz, 2007ko udazkenean jokatutako Gipuzkoako bertsolari txapelketak egin du, neurri batean, ezagun, bertso mundutxoaren muinean lehendik ere aski ezaguna bazen ere. Irudimena eta sentiberatasuna lagun, entzulegoa poltsikoratzeko aparteko dohainen jabe da Alberdi bertsolaria.

Sorkuntza tailerraren helburua ez da literaturaren teoria, hotz hotzean, ematea, literatura egiteko bideak eta irudimena lantzeko ariketak egitea baizik. Hainbat autoreren testuak erabiliko ditu Alberdik bidelagun, sorkuntzaren tripak aztertzeko: idazleak testua sortzeko ze truko erabili dituen, testuak nola lortzen duen irakurlearengan duen efektua... Bertsotan egiten den bezala, magia hori nola lortzen den aztertu nahi du ikastaro honetan. Neurri batean, Gianni Rodariren "Gramatica de la fantasía" liburuan oinarrituko du bere jarduna. Bertan, irudimena lantzeko hainbat jolas proposatzen dira, berak egokitu dituenak. Horrela, istorioak sortzeko hainbat metodo azalduko ditu.

Sorkuntza tailerra publiko guztiari dago irekirik, nahiz eta 14 eta 18 urte bitarteko jendea animatu nahi den, bereziki, tailer honetan parte har dezan. Izan ere, adin tarte horretako gazteengan irudimena erabiliz istorioak sortzeko gaitasuna da bultzatu nahi dena, etorkizunean, zortea lagun, idazle, bertsolari edo dena delakoak izatera irits daitezen. Otsailaren 15ean izango da tailerraren bigarren ekitaldia. Ongi etorri Uxue Alberdi eta MB6!

Urtea behar bezala hasteko, otsailetik bertatik Martxoan Bertsoa
Berandu xamar bada ere, Urte berri on, bertsozale!

2008a hasi eta indarrez gatoz Urretxu Zumarragako bertso eskolako kideok, seigarren Martxoan Bertsoa zikloa aurkeztera. Izan ere, aste santua martxo erdi parean tokatzen denez gero, otsailaren 1ean bertan ekingo diogu aurtengo bertso zikloari. Egitaraua aurreratzeko moduan gaude:

HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Kanporaketak
Otsailak 22, ostirala, 23:00, INTREPID FOX tabernan
Otsailak 23, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan
Otsailak 29, ostirala, 23:00, ALDIRI tabernan
Martxoak 7, ostirala, 23:00, Legazpiko ARRANO tabernan

Finala
Martxoak 15, larunbata, 23:00, GAZTELEKUn

BERTSOLARITZA IKASTAROA
Otsailak 16 eta 23, larunbata, goizeko 11etan, Urretxuko Kultur Etxean
Gidaria: Xabier Amuriza

BERTSO AFARIA
Martxoak 1, larunbata, 20:30ean, GALEPERRA elkartean
Bertsolariak: Aitzol Barandiaran eta Iñigo Manzisidor Mantxi

BERTSO PILOTA
Martxoak 8, larunbata, 19:00, Urretxuko Ederrena pilotalekuan
Maialen Lujanbio, Iratxe Ibarra eta puntako lau emakume pilotari, Maider Mendizabal, Nagore Arozena, Oihana Unanue eta Uxue Fernandez

GU TA GUTARRAK
Martxoak 14, ostirala, 22:30, Labeaga Aretoa
Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak eta Josu Zabala, Aitor Rubio eta Alex Ruiz de Azua musikariak

BERTSO MUSIKATUAK
Martxoak 29, larunbata, 22:30, GAZTELEKUn
Bertso eskolako kideen eskutik, herriko zenbait musikariren laguntzaz

Martxoan Bertsoan, GAZTETXOAK ere BERTSOZALE
umarraga-Urretxuko Eskolarteko XXI. BERTSO PAPER LEHIAKETA
Sari banaketa ekitaldia
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gaztetxoen bat bateko saioa
Martxoak 7, ostirala, 15:00ean, Labeaga Aretoan

HITZEN LAPURRA bertsotxongiloak
Martxoak 9, igandea, 17:00ean, Labeaga Aretoan
(3-8 urte bitarteko haurrei bereziki zuzenduriko ekimena)

SORKUNTZA TAILERRA
Otsailak 1 eta 8, ostirala, 19:30, Urretxuko kultur etxean
Gidaria: Uxue Alberdi (idazlea eta bertsolaria)
(14-18 urte bitarteko gazteei bereziki zuzenduriko ekimena)

JENDAURREAN KOMUNIKATZEKO TEKNIKAREN LANKETA SAIOA
Otsailak 29, ostirala, 19:00, Urretxuko kultur etxean
Gidaria: Itziar Gomez Sarasola (Goenkaleko aktore ohia eta aktore zuzentzailea)
(14-18 urte bitarteko gazteei bereziki zuzenduriko ekimena)

Informazio eguneratuagoa, laster, hementxe bertan eta Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren webgune berrian (www.zubertsotan.net).

Ez zaitzatela 2008ak aspertu!

Helduen bertso eskola ZonaZeron
Gaur (atzo iluntzean ere hala izan zen) ZonaZero tabernan jardungo dira kantuan Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako helduen taldeko hainbat kide. 2007ari agur esateko modurik onena bertsotan egitea dela sinetsita, ZonaZero tabernatik pasatzen ari dira ia dozena bat lagun. Bertso saio labur bat egingo dute gerturatutako jendearen aurrean, barruan duten kantatzeko grina asetu asmoz.

Gaur gaueko 22:30etik aurrera arituko dira kantuan Gorka Ojanguren, Uxue Fernandez, Juanjo Aranburu 'Ajo', Joseba Segurola 'Yeu' eta Ander Gabilondo 'Kaxero'. Antton Fernandez arituko da gai jartzen. Bertso eskolan egiten dituzten ariketak jendaurrean egiteko aprobetxatuko dute.

Atzo Gorka Azkarate, Antton Fernandez, Aitor Lizarazu 'Ginz' eta Jorge Andueza 'Pitu' aritu ziren kantari, Ander Gabilondoren esanetara. Agurren ostean, lau oinekin, zortziko nagusian ofiziotan, puntuari erantzuten, hitzari edo gaiari kantatzen eta puntuka aritu ziren. 40 minutu inguruko saioa izan zen, eta jendetxoa pilatu zen tabernan bukaerarako. Zortzi puntukoan, Jon Martinen habaneran eta abarretan saiatu ziren, eta 2001eko irailaren 11n eraitsitako bi dorre bikietako lehena berreraikitzen saiatu ziren bertsoz, ZonaZerori kolorea emanaz.

Bigarren bertso dorrea osatuko dute gaur bertso eskolako beste dozena erdi kidek. Ez da dorre bikia izango, zorionez, bakoitzak bere ahotsa du eta, baina ez zaio ez solairurik, gelarik edo munduari begiratzeko leihorik faltako gaurkoari ere. Gonbidatuta zaudete denok!!!

San Tomasetako saioa youtuben eta euskaltuben
M. Amuriza, K. Txoperena eta H. Iruretagoiena gazteek Zumarragako kultur etxe berriko areto nagusia ia estrenatuz egindako saioa ikusgai dago oso-osorik youtuben eta euskaltuben, Gotzon Aranburu super erreportariaren eta bertso eskolako kideen grabazioei esker.

Bideo horiek ikusteko ataria daukazue Otamotz.com ataritik ere. Hona hemen otamotz.com-erako lotura, bideoak blogean pulamentuz jartzen ikasten dugun bitartean ere saioaz goza dezazuen: http://www.otamotz.com/content/view/2206/1229/

Mila esker gazte hirukoteari Zumarraga-Urretxura egin ziguten bisitagatik eta baita saioa entzutera gerturatu zineten herritarrei ere beste hainbeste. Saio osteko afari-meriendan bezela, bideoekin ere On egin!

Iruretagoiena, Amuriza eta Txoperena gazteak Zumarragan bihar, abenduaren 21ean
Gabonak eta urte amaiera gainean izatearen aitzakian, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak modu berezian agurtuko du 2007ko jarduna. Horretarako, bertsolari gazteen saioa antolatu du biharko; zazpiretan izango da, Zelai Arizti kultur etxean. Emanaldian Miren Amuriza berriztarra, Kristiñe Txoperena hendaiarra eta Hodei Iruretagoiena zarauztarra, gazteen sariketa ugaritan gailendu izan diren etorkizun handiko bertsolariek parte hartuko dute.

«Eskolak ohitura bihurtu dugu, dagoeneko, urteko azken klasean saio berezi bat egitea; iaz, adibidez, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi eta Alaitz Sarasola bertsolariak izan ziren kantuan. Aurten, bertsolari gazteak kantura ekartzeko bide horretan beste urrats bat eman eta uneotan Euskal Herrian 18 urteen bueltan dabiltzan hiru bertsolari onentsuenak izango dira gure artean», diote eskolan.

Eskarmentu handikoak dira jendaurreko saioetan. Horrez gain, hainbat sari lortu dute, nola bat-batean, hala bertso jarrietan. Esanguratsuenak aipatzearren, Miren Bizkaiko eskolarteko txapeldun izan zen 2006an eta txapeldunorde 2007an, eta Euskal Herrikoan azken hiru urteetan hartu du parte gazteetan, iaz txapeldunorde izan zelarik. Kristiñe Ipar Euskal Herriko zein Euskal Herriko txapeldunorde izan da aurten. Hodeiri dagokionez, Gipuzkoako eskolarteko txapeldunorde izan zen iaz eta txapeldun aurten, eta birritan hartu du Euskal Herrikoan gazteetan parte.

Saioa eta mokadutxoa

Saiora Bertso eskolako ikasleak ez ezik herritar guztiak daude gonbidatuta. Bertso eskolako ikasleak izango dira saioaren gidari eta eurek beteko dute gaijartzailearen papera. Saioan zehar sorpresa bat baino gehiago egongo da eta lanak umoretsuak izango dira, kasu gehienetan. Gainera, saioa amaitu ostean pintxoak eta edariak egongo dira bertaratzen diren guztientzat, bertso eskolak gonbidaturik.

Saio honekin, amaitutzat emango du bertso eskolak 2007 urteko bere jarduna. Orain, buru-belarri dabiltza lanean datorren urteko egitasmoak antolatzen. «2008a ere urte oparoa izatea espero dugu. Webgune berria jarriko dugu martxan adibidez, gure ekitaldien berri emateko». Horrez gain, Martxoan bertsoa ere inoiz baino ekintza gehiagoz datorrela iragarri dute arduradunek.

Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso jaialdiko bideoak
Santa Lutzi bezperan, abenduak 12, gaueko 10etan Zumarragako Zelai-Arizti aretoan antolatu zen bertso saioan 160-170 entzule inguru bildu ziren. Bertsolari aski ezagunek eta ez hain entzunek jardun zuten ordu eta erdi inguruz kantuan, erritmo bizian eta oso txukun.

Hona hemen bertako 4 bertsoaldi bideoan:

Andoni Egaña - Uxue Alberdi ofizioa:         http://es.youtube.com/watch?v=Lx3xFczzfDk

Aitor Mendiluze - Aitor Sarriegi ofizioa: http://es.youtube.com/watch?v=R8Kg2noNwyA

Uxue Alberdi bakarka:                http://es.youtube.com/watch?v=K_qdx-68Ak8

Amets Arzallus. Puntu erantzunak: http://es.youtube.com/watch?v=9IaSryfHbsY

Ea gustatzen zaizkizuen!!!

Alberdi, Arzallus, Egaña, Mendiluze eta Sarriegi Santa Lutzi bezperan Zelai Ariztin
Etzi, abenduaren 12an, asteazkena, (Santa Lutzi bezpera), Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso-jaialdia egingo da Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:00an hasita.

Saioa Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatu du, Zumarragako Udalarekin batera eta sarrerak 6 euro balioko ditu.
Urretxu-Zumarragako bertso-eskola arituko da gai jartzen eta aurkezle ere.

Punta puntako bertsolariak arituko dira kantari: Uxue Alberdi elgoibartarra (herrian lehenengoz), Amets Arzallus lapurtarra, Andoni Egaña txapelduna eta Aitor Mendiluze eta Sarriegi. Datorren igandean bertan Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute azken bi hauek.

Bertsolari ezagunak

Antolatzaileen arabera «aurkezpen handiegiren beharrik ez duten bertsolariak dira. Andoni Egaña zarauztarrak Euskal Herriko txapelketa nagusia irabazi du azken lau ediziotan, eta etengabe plazarik plaza dabilen bertsolari nekaezina da. Asko dira bere bertsokera berdingabea imitatzen saiatu diren bertsolariak, baina egun, hanka sartzeko beldurrik gabe esan daiteke Andoni Egañaren bertsokera bakarra dela».

Txapeldunak, lau bertsolari gazte izango ditu alboan. Antolatzaileen iritziz «Aitor Mendiluze andoaindarra eta Aitor Sarriegi beasaindarra dira, agian, uneotan sasoikoen dauden bertsolariak. Ordizian jokatutako Gipuzkoako txapelketako finalerdian aurreneko postuak lortu zituzten biek, eta horrenbestez hilaren 16an Donostiako Ilunbe zezen plazan jokatuko den finalean kantatzeko txartela. Finala baino lau egun lehenago eurak Zumarragan kantuan entzuteko aukera izango dugu».

Amets Arzallus, bertso ibilbide emankorra egin du dagoeneko, adinez gaztea izanagatik. «Azken txapelketa nagusian finalean kantatu zuen, eta egun Euskal Herrian plaza gehien egiten duten bertsolarien artean kokatu behar dugu hendaiarra. Sekulako erraztasuna du bertsoak osatzeko».

Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarra da taldeko bosgarrena eta Zumarragako entzulearentzat agian ezezagunena den bertsolaria. «Bat bateko bertsolaritzan orain gutxi lehen urratsak emana, ibilbide laburra egin du gaur arte, baina arrastoa utzi duena. Bertsolari izateaz gain idazle ere bada, aurtengo otsailean "Aulki bat elurretan" bere lehen eleberria argitaratu du idazle gazteei zuzenduriko Igartza literatur sorkuntzarako beka jaso ostean». Bertso eskolako kideen arabera, Gipuzkoako txapelketako finalera heltzea lortu ez badu ere, «lan txundigarria egin du, literatur ukituak dauzkan bere bertsokera berezi eta samurraren laguntzaz».

Zozketa eta urteurrena

Iaz egin zen moduan, aretorako sarreran zozketa txartel bana emango zaio entzule bakoitzari eta saioaren amaieran gabonetako saski bat zozketatuko da bertaratutako guztien artean. Era berean, aurten Luzio Gabiriaren omenez ospatzen den jaialdiak hogeigarren ekinaldia betetzen duenez, saioan zehar modu berezian gogoratuko da bere irudia. Antolatzaileek sorpresaren bat edo beste iragarri dute.

Animatu eta etorri zaitez zu ere saiora, bertsozale. Gpuntuaren olatua aprobetxatuz asteazkenetik giroa berotzen laguntzera.

On dagizula!

11, 12, 13... bertute
Azaroaren 9an, ostirala, Hamaika Bertuteko Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izan ziren Urretxuko Bertso Eskolan.

Kultur-etxeko gela handian lagunarteko saio beroaz gozatzeko aukera izan zuten bertan izan ziren haur bertsozaleek. Bi bertsolariek maila dotorea eman zuten Bertso Eskolan dabiltzan umeek jarritako gaiei erantzunez.   Honako iritzia du Gorka Azkarate bertso eskolako irakasleak emanaldiaz:   "Ostiraleko saioa goxoa eta atsegina izan zen. Atzorarte ezezagun xamarrak ziren Egoitz Alkorta eta Mikel Arrillaga gutako gehienontzat, eta esango nuke sorpresa atsegina jaso genuela beraien kantakera txukuna eta bizia bertatik bertara ikusi eta entzun genuenean. Horrez gain, mutil jatorrak dira biak, eta saio osteko merienda alaia egin genuen guztiok elkarrekin".

Hamaika bertuteko kideen gorabeheren berri izaten segi dezazuen, hona hemen beraien web orri eder askorako lotura: http://www.hamaikabertute.net/

Bestalde, inor bertso gosez gelditu bazen, izango du abenduan ere bertsoaz gozatzeko aukerarik:

- Abenduaren 12an, Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso saioa izango da Zelai Arizti aretoan, eta Andoni Egaña, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Uxue Alberdi gure artean izango dira.

- Horrez gain, urte amaierako ekitaldi berezi bat prestatzen ari gara bertso eskolan abenduaren 21erako. Oraindik ezin dugu ekitaldi honen inguruko ezer aurreratu, baina arrakastatsua izango dela ez dago zalantzarik.

Eta gabonak igaro ostean MARTXOA etorriko da...

Hamaika Bertutekoak gurean
Gaur ostirala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Hamaika Bertuteko kideen bertso-saioa izango da Urretxuko kultur etxean.

Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izango dira kantuan.

Saioa bertso-eskolako haurrei zuzendua izango da bereziki, baina nahi duen orok du kultur etxeko saiora bertaratzeko aukera hala nahi izanez gero.