Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/05 15:36:03.618 GMT+1

Ikasturte hasiera arrakastatsua

2007-2008 ikasturtea duela hilabete pasatxo hasi genuen Urretxu-Zumarragako bertso eskolan. Aurten ere helduen nahiz gaztetxoen bertso eskolak izango ditugu martxan.

Gaztetxoen bertso eskolan 24 ikasle biltzen dira ostiral arratsaldeetan Urretxuko Kultur etxean. Hona hemen ikasleen banaketa zehatzagoa:

- Hasiberriak: 6 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara

- Bigarren taldea: 9 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara

- Beteranoenak: 9 ikasle. Arratsaldeko 20:00etatik 21:30etara.

Helduen taldea ere aspalditxoko urteetatik ohiko bihurtu den egun eta orduan elkartzen da. Larunbat goizetan, hain justu ere, goizeko 11etan hasi eta 13:00 arte gutxi gorabehera.

Bakarren batek guregana biltzeko interesa eta gogoa izango balitu ez izan dudarik. Animatu!!!

 

 

 

Nork: uzbertsoeskola.2007/11/05 15:36:03.618 GMT+1
Etiketak: eskola bertso umeen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru