Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/28 10:37:48.941 GMT+1

San Tomasetako saioa youtuben eta euskaltuben

M. Amuriza, K. Txoperena eta H. Iruretagoiena gazteek Zumarragako kultur etxe berriko areto nagusia ia estrenatuz egindako saioa ikusgai dago oso-osorik youtuben eta euskaltuben, Gotzon Aranburu super erreportariaren eta bertso eskolako kideen grabazioei esker.

Bideo horiek ikusteko ataria daukazue Otamotz.com ataritik ere. Hona hemen otamotz.com-erako lotura, bideoak blogean pulamentuz jartzen ikasten dugun bitartean ere saioaz goza dezazuen: http://www.otamotz.com/content/view/2206/1229/

Mila esker gazte hirukoteari Zumarraga-Urretxura egin ziguten bisitagatik eta baita saioa entzutera gerturatu zineten herritarrei ere beste hainbeste. Saio osteko afari-meriendan bezela, bideoekin ere On egin!

Nork: uzbertsoeskola.2007/12/28 10:37:48.941 GMT+1
Etiketak: saioak bertso | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.