Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/05 16:09:37.395 GMT+2

Zumaiarren aurkako bertso afaria, maiatzaren 11n, ostiralean, Gaztelekun

GR-12 bertso bidean aurrera doa Urretxu Zumarragako bertso eskola. Honela, maiatzaren 11n, ostiralean, herriko bigarren eta azken saioa jokatuko dute, Zumaiako bertsolariekin, Gaztelekun. Bertso afaria izango da saio hau, 21:00etan hasiko da afaria, eta bertso eskolako kideek, 'Urolako desafioa' izenez bataiatu dute.

Joan zen martxoaren 31n jokatu zuten kanporaketa honen joaneko saioa, Zumaian. Justu bada ere (13-10), zumaiarrak nagusitu zitzaizkien herrikoei. Bertso saioko entzuleak izaten dira saio bukaeran epaile GRko bertso saioetan eta, beraz, errebantxa hartzeko aukera izango dute agian herritarrek ostiralean.

Bertso afarirako txartelak merke-merke daude salgai, 5€tan, Gaztelekun, Aldirin eta Motzen.

Nork: uzbertsoeskola.2007/05/05 16:09:37.395 GMT+2
Etiketak: gr-12 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.