2008/06/05
Egun, Internetek lekua kendu die hainbat hedabide tradizionalei. Horren adibiderik nabarmenena egunkariekin gertatu dena da, izan ere, munduko zenbait berripaper haien erredakzioak itxi dituzte. Gainera, egunkari askok haien webgunea dute, besteak beste, Berria, El Correo, El Pais… Bertan, jendeak paperean argitaratutako testuak irakurtzeko aukera dauka. Gero eta gehiago dira webgune horien bisitariak, gizarte digital batean gaudela esatera eramaten gaituena.
Hala ere, egunkariak erosten eta irakurtzen dituen jendea dago oraindik. Nik, hori egiteaz aparte, interneten ematen den aukera ere praktikatzen dut. Hala eta guztiz ere, egunkaria irakurtzea nahiago dut, ordenagailuaren pantailatik zailtasun gehiagorekin irakurtzen baitira testu luzeak, eta gehienetan ez ditut osorik irakurtzen. Paperaren ukimenaz eta usaimenaz gozatzea gustuko dut oraindik.
Beraz, egunkarien webguneak hazten diren bitartean, berripaperek erosleak eta irakurleak galtzen dituzte. Mundua aldatu egin da, eta datorrenera ohitu behar gara. Prest al zaude?
Nork: vansoffthewall.2008/06/05
Etiketak:
egunkariak
aldatu
hazi
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04
Pasa den larunbatean Bilbora joan nintzen klaseko lagun batzuekin Ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioa ikasgairako lan bat egitera, hamar argazkiko erreportajea, hain zuzen ere. Kaleko argazkigintzari buruzkoa egitea pentsatu nuen, eta horiek atera ahal izateko Bilboko hainbat leku bisitatu genituen, besteak beste, San Francisco kalea, Gran Via eta Alde Zaharra. Hala ere, argazkiak ateratzen hasi baino lehen, Fresc Co jatetxean bazkaldu genuen. Egun euritsua izan zen, baina horrek ez gintuen oztopatu argazkiak ateratzerakoan, izan ere, 300 bat argazki egin nituen. Hemen duzue nik gehien gustuko dudana.
Nork: vansoffthewall.2008/06/04
Etiketak:
kaleko
argazkigintza
bilbo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04
Hau da Google Docs-en egin dugun aurkezpena, gure ikaskide eta irakasleei Mendeberri proiektuan egin dugun bloga erakusteko.
Nork: vansoffthewall.2008/06/04
Etiketak:
google_docs
kuxkuxean
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03
Yves Henri Donat Mathieu Saint Laurent, edo Yves Saint-Laurent, moda munduan ezagutzera eman zen moduan, 71 urte zituela hil zen Parisen, minbizia zela-eta. Dior-ekin lan egiten hasi zen, baina geroago bere izena daraman marka sortu (YSL), eta XX. mendeko jostunik hoberenetarikoa bihurtu zen.
2002. urtean utzi zion modan lan egiteari, baina bere marka beste jostun batzuei esker jarraitu izan du eta bere eragina oso nabarmena da gaur egungo modan. Datorren ostegunean, hilak 5ean, izango da bere hileta.
Nork: vansoffthewall.2008/06/03
Etiketak:
moda
hil
ysl
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02
Vans eta Surfing Magazine Surfrider Foundation-rekin bat etorri dira arriskuan dauden munduko lau itsasoetan arreta jartzeko: Ma'alaea (Maui), El Mongol (Espainia), Bastion Point (Australia) eta Trestles (Kalifornia). Bakoitzak mehatxu desberdinak ditu, eta horiek saihestu ahal izateko, Endangered Waves kanpaina jarri dute abian. Dagoeneko, arazo horretan lagundu ahal izateko, Vans-ek sandaliak jarri ditu salgai udaberri honetan. Salmenta horietatik 10.000 dolar emango dizkio Surfrider Fundationeri.

Hala ere, eta sandaliak erosi nahi ez badituzu, arazo horretan lagundu dezakezu: “Savewaves” hitzarekin SMS bat bidali 99799 zenbakira eta 2.99 dolar emango dituzu. Horren truke, borroka horretako berri guztiak jasoko dituzu zure mugikorrean eta sari ugari irabazteko aukera izango duzu.
Nork: vansoffthewall.2008/06/02
Etiketak:
endangered
vans
surfing
sufrider
waves
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/01
La novela picaresca es un subgénero literario narrativo en prosa que tuvo lugar en España en el siglo XVI, durante el llamado Siglo de Oro. En ellas se narran las peripecias poco honorables de un pícaro.
Se puede decir que el primer exponente del género es la anónima “Vida del Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades”(1554). Sin embargo, la novela “Vida del pícaro Guzmán de Alfarache” (1599) de Mateo Alemán fue la que estableció el modelo definitivo de lo que se llama novela picaresca.

Entre los rasgos principales de la picaresca se encuentran: las características del pícaro (el protagonista), la narración en primera persona (falsa autobiografía), el determinismo, el carácter moralizante, pesimista y satírico, y el realismo.
Las novelas picarescas españolas más importantes son: “El Lazarillo de Tormes”, “El Guzmán de Alfarache” y “El Buscón”. En todas ellas narran las historias reales de la vida de un antihéroe.
Nork: vansoffthewall.2008/06/01
Etiketak:
picaresca
buscon
quevedo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/01
Mondragon Unibertsitatearen 10.urteurrena zela-eta, Daniel Innerarity filosofo bilbotarraren hitzaldia izan zen HUHEZI-n. Informazioaren garaian nola biziraun daitekeen azaldu zigun Zaragozako Unibertsitateko irakasleak, hori izan baitzen bere hitzaldiaren ardatza.
“Informazioaren gizarteak tontotu egiten gaitu.” Hori izan zen gai horri buruzko bere tesia. Egun informazio ugari daukagula eta horrek gehiegizko informazioa dakarrela aipatu zuen. Horrek guztiak desinformatuta egotera eramaten gaituela gehitu zuen. Bere tesia defendatzeko zenbait argudio azaldu zituen, besteak beste, gure aiton-amonen garaiaren eta gaur egungoaren arteko desberdintasunak nabarmendu zituen, betiere informazioaren arloari begira. Izan ere, haiek jakiten zuten guztia lehen eskutik zekiten eta, egun, bigarren eskuko informazioa da daukaguna, mundu ezezagun bateko parte izatera eramaten gaituena.
Azkenik, hori guztiori gainditzeko zenbait aholku proposatu zituen:
§ Arreta kudeatzea: arreta banatu eta kudeatu behar dugu.
§ Ahazteko gaitasuna izatea: informazio guztia gorde ezin dugunez, gauzak ahaztea komeni zaigu.
§ Gu geu izatea: gizarteari buruzko gure pentsamenduak izan eta ondorioak atera behar ditugu.
§ Konparatzea: metodologia desberdinak konparatu behar ditugu.
§ Laburrak izatea: sintesi ahalmena izatea ezinbestekoa da.
Nork: vansoffthewall.2008/06/01
Etiketak:
huhezi
innerarity
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/30
Egun, blogak modan dauden webguneak dira. Gutxi gorabehera 70 milioi blog daude munduan, eta egunero milaka berri sortzen dira. Oraingoan, bost blogen komentarioa egin dut, horiek ezagutu ditzazuen.
http://eibar.org/blogak/irigoien blog grafikoa da, gehienbat argazkiak direlako bertan agertzen direnak. Jose Luis Irigoien eibartarraren fotoblog horretan argazki izugarriak daude, eta gutxi batzuetan testu batez lagunduak daude. Hori da blog horren gauza interesgarria, argazkiak soilik egonda, ez dela ezer ere irakurri behar. Hala ere, dauden testu apurrak oso luzeak dira sarean jartzeko, ez irakurtzera eramaten gaituena.
http://katelovesme.blogspot.com/ Pelayo modelo espainiarraren blog pertsonala da. Modako kontuez idazteaz aparte, bere bizipenak ere kontatzen ditu. Izan ere, Londresen dago ikasten eta bertan dituen esperientziak, gehienetan festak, jendearekin konpartitzen ditu. Gainera, elebiduna da bloga, ingelesez eta gaztelaniaz idazten baitu.
http://musikalegi.blogsome.com/ musikari buruzko bloga da, izan ere, rock and roll, elektronika, rock alternatibo, jazz... taldeei buruz idazten dute. Gehienbat atzerriko talde eta bakarlari klasikoak dira, eta horien berri ematen dute: kontzertuak, batez ere Euskal Herrian egindakoak; abesti berriak, eta beste hainbat albiste. Hori guztia bideo ugariz lagundua eta baita argazkiz ere. Gainera, loturek asko laguntzen dute abeslari ezezagunei buruz informazioa jakiteko.
http://perezhilton.com/ Perez Hilton blogari estatubatuarraren bloga da. Bertan munduko pertsona famatuen bizitzen berri ematen du ingelesez. Gainera adarra jotzen die, izan ere, agertzen diren famatuen argazkiei aldaketak egiten dizkio, marrazki eta hitz zuriak jarriz. Oso dibertigarria da Perez Hiltonen informatzeko modua, humorezko puntua jartzen baitio. Hala ere, eta albisteak gezurra direla badirudite ere, ez ditu berak asmatzen.
http://www.tropela.net/bloga/ txirrindularitza jorratzen duen bloga da. Ia egunero kirol horri buruz ematen dute berri eta egile desberdinak dira idazten dutenak. Gainera, blog hori tropela.net-en barne egonda, blogaz aparte, beste sekzio batzuk ditu ere, adibidez, txirrindulariei, sariei... eskainitakoa.
Nork: vansoffthewall.2008/05/30
Etiketak:
blog
komentarioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/25
En los siglos XVI y XVII el arte español alcanzó su máxima expresión, son los Siglos considerados de Oro: la pintura, la arquitectura y, desde luego, la literatura. Precisamente en el mundo literario es donde ocurrieron con más frecuencia los grandes enfrentamientos de la historia. Uno de los duelos más apasionantes de principios del siglo XVII (Barroco) fue el que surgió entre culteranos y conceptistas.
El máximo exponente del culteranismo en España fue Luís de Góngora. La búsqueda de nuevas palabras, acuñar nuevas palabras e insertarlas en las composiciones poéticas era culteranismo, aunque posiblemente se llamó gongorismo, ya que Góngora era su mayor cabecilla. Por otro lado, Francisco de Quevedo era conceptista. Los conceptistas valoraban más la ideología que la estética y reprobaban los malos usos y las malas costumbres de la época. El conceptismo era el movimiento opuesto al culteranismo.

La disputa entre esos dos grandes de la literatura española comenzó cuando Quevedo era estudiante en Valladolid (1606). Quevedo se mofó de muchas de las aficiones de Góngora y se metía con la nariz y la indumentaria de ese. Mientras tanto, Góngora se defendía y decía que poco caso debía de hacerse a “un bufón lenguaraz con claras intenciones banales e infantiles.” Fue un gran enfrentamiento entre culterano y conceptista, que nos ha enriquecido a todos y del que todavía hoy podemos seguir disfrutando: “Soneto a Francisco de Quevedo” y “Soneto a Luís de Góngora”
Nork: vansoffthewall.2008/05/25
Etiketak:
quevedo
gongora
culteranismo
conceptismo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/18
La delincuencia debería ser pagada con varios años de cárcel sea cual sea la gravedad de lo ocurrido.
El delito es la violación de una regla o ley que puede ser castigado por alguna autoridad gobernante o fuerza. Son muchos los delitos que se pueden cometer, como por ejemplo: el asesinato, la violación, el robo, las amenazas… Sin embargo, no todos los crímenes son castigados de la misma manera, y en muchas ocasiones el delincuente no es condenado a nada.
El que no condenen a un delincuente a pena de cárcel puede llevar a que ocurra algo mucho más terrible aún. Por ejemplo, Santiago del Valle, el presunto asesino de Mari Luz, violó y abusó de varias niñas durante toda su vida, y en vez de estar pudriéndose en la cárcel, estaba en la calle tan tranquilo, hasta que mató a esa niña inocente.

Por tanto, todos los delitos, por muy pequeños que sean, deben ser condenados con pena de cárcel para que los delincuentes aprendan de ello y no ocurra algún hecho más trágico que el anterior.
Nork: vansoffthewall.2008/05/18
Etiketak:
carcel
santiago
delincuencia
pena
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak