Daniel Innerarity

vonzipper 1456153589505 someday | 2008-06-02 00:27

Daniel innerarity filosofoak Huheziko unibertsitatean hitzaldi interesgarria eman zuen 10.urteaurrena zela eta. Informazio gehiegikariari buruz hitzegin zuen idazle bilbotar honek. Egun Zaragozan dago irakasle bezala baina egunkarietan artikuluak idazten ditu: Diario Vasco, El Pais eta Correo Españolen.

Aro moderno honetan gehiegizko informazio daukagula azaldu zigun, eta ugaritasun honek eta informazioaren gizarteak tonto egiten gaituela kontatu zuen hitzaldian. “Jende gutxik uste du gizarte mota honetan bizitzea zaila dela”, hitz hauekin hasiera eman zion hitzaldiari, zailtasun nagusia lehen esandako gehiegizko informazioa dela.Hau ez gertatzeko informazioa filtratu behar dugula esaten zigun,kudeatu, zerk balio ez duen eta garrantziskoa dena desberdindu.

Lehengo eta gaur egungo konparaketa bat egin zuen, aitona amonak jakindakoa, hau da, eurak zuten informazioa lehen eskukoa zen, gaur egun ordea daukagun informazioa bigarren eskukoa da. Horregatik uste du gizartea gu baino argitsuagoa dela, gizate honetan milaka objektu daudela eta guk ez dakigu askoren funtzionamendua zelako den.

Puntu garrantzitsu bat aipatu zigun, informazioa eta ezagutza desberdintzea. Horretarako 5 pausu nagusi nabarmendu zituen: Arreta kudeatzea, ahazteko gaitasuna izatea, gu geu izatea, konparatzea eta laburrak izatea. Norberak etorkizuna bere esku izango du, informazioa ondo filtratuz.

 

 

20031015elpepicul_3


Utzi iruzkina: