HAZI bideoa

vonzipper 1456153589505 someday | 2008-06-06 19:06

XIX.mendean bizi gara gizarte moderno batean. Teknologiak eta internetek sekulako aurrerakada izan dute dagoeneko.Hau argi ikusi daiteke eguneroko bizitzan. Komunikabideek ere gorakada izan dute azken urteotan. Baina bideoan ikusten den moduan hedabide tradizionalak indarra galtzen ari dira. Adibide argia egunkariena: El correo, Argiak, Berriak... sarean euren webgunea dute.

Honek bere abantailak eta desabantailak ditu: alde batetik askoz ere erosoagoa da sarean sartzea eta informatzea erostea baino. Egia esateko internetaren sorkuntza izugarrizkoa da. Baina bestetik hedabide tradizionalak bazter batera uzten gaude. Zer gertatuko ote da etorkizunean hedabide tradizionalekin? egun badago jende askok egunkariak erosten dituena eta hedabide tradizionalak mantentzen dituena. Etorkizuna horrela izan beharko litzateke, hedabide tradizionalak mantendu, tradiziotik ikasten baitugu.

 Niri teknologia modernoak asko gustatzen zaizkit, izugarrizko abantailak ekartzen dituzte, lanerako oso egokiak dira baina ez dugu ahaztu behar hedabide tradizioak ere gure bizitzaren parte direla. Beraz egokiena oreka bilatzea da.

 


Utzi iruzkina: