Wifi bidez konektaturik klasean: bai ala ez?

vonzipper 1456153589505 someday | 2008-05-16 16:07

Wifi bidez konektaturik klasean: bai ala ez?

Pasa den barikuan, web orri honetan sartu ginen: www.sustatu.com    . Bertan agertzen den artikulu bati buruz eztabaidatzen aritu ginen: Wifi bidez konektaturik klasean:bai ala ez?

Honi buruzko iritzi desberdinak daude, nire ustez gai askotan wifi konektatu izatea beharrezko da. Ordenagailua aurrean izateak askotan abantailak ekartzen ditu, zalantzak argitzeko edota nahi den informazioa bilatzeko. Baina batzutan bere alde txarrak baditu; irakaslearen azalpenak gustukoak ez badira edo aspergarriak ikasleak  arreta errazago galduko du eta gehiago ordenagailua aurrean izanda.

Baina irakaslearen azalpenak onak eta erakartzekoak badira, eta klasea interesatuta badago, irakasleari arreta jarriko zaio. Gehienbat guzti hau pertsonaren araberako da, norberak ikusiko du irakaslearen azalpenak jarraitu edo sarean jolasten ibili.

Ni irakaslea izango banintz ikasleek wifi erabiltzeko denbora muga bat jarriko nukeen.Atal teorikoan, hau da, azalpenak ematerako orduan ikasleei wifia deskonektatu egingo nieken, baina atal praktikoan berriz piztuko nuen , uste dut praktikorako oso aproposa dela.

Beraz, wifi klaseetan konektaturik edukitzeak bere abantaila onak eta txarrak izan ahal ditu, baina hau norberaren araberako da.


Utzi iruzkina: