Explorer vs Firefox

webipuntuzero 1456153592833 Web 2.0 | 2007-01-23 16:23

Monopolioa, horixe da Bill Gates eta Microsoftek ordenagailuen munduan duena. Mila eremuetara zabaltzen da monopolio hau baina gaurko honetan internet nabigatzaileen gaiari helduko diogu.

Internet explorer da Microsoftek sarean zehar ibiltzeko duen herraminta eta egia esan, orain gutxi arte ez dugu besterik ezagutu. Azkeneko klasean ordea Firefox ezagutzeko aukera izan genuen eta ematen duenez izugarrizko herraminta erabilgarria da. Lehioz lehio ibiltzeko hamaika erraztasun eskaintzen ditu baina ez da hau eskaintzen digun gauzarik hoberena.

Firefox euskaraz dago eta de balde jeitsi dezakegu internetetik librezale web-guneari esker. Firefoxen harrigaraian Mozilla izeneko programa bat sortu zuten; bertan, firefox (nabigatzailea) eta Thunderbird (korreorako aplikazioa) eskaintzen zitzaizkigun baina astunegia zen ordenagailuentzat. Geroago banatu egin zituzten eta baita hobetu ere.

Firefoxek eskaintzen digun beste berrikuntza bat euskalbar delakoa da eta honek ere hamaika aukera berri jartzen ditu gure eskuetan.

Aipatzekoa da firefoxez gain badirela nabigatzaile gehiago sarea; hots, nestcape edo maxton. Guzti hauen baliagarritasunaz kontziente izateko adibide bat jarriko dizuet. Aurreko batean, audio artxibo bat internetera igo nahiean nebilen eta ez nuen lortzen. Halako batean, lagun batek firefoxarekin saiatzeko gomendatu zidan. Esan eta egin, igotzea lortu nue. Gero, kuriositate utsez, maxtonekin ere saiatu ginen eta emaitza bera lortu genuen; artxiboa igotzea lortu, alegia. Beraz, esan daiteke horretan behintzat bi nabigatzaile hauek explorerrak baino nota hobea lortu zutela. Nork irabaziko ote du nota finaletan? Nik behintzat firefox instalatu behar dut nire ordenagailuan.

         


Utzi iruzkina: