2007/12/10 16:41:53.365 GMT+1
azalpenak, pena azalak, azaletako penak.
Azalpenak, azalpenak, azalpenak... arrazoiak, arrazoiak, arrazoiak... zergaitiak, zergaitiak, zergaitiak...eskusak, eskusak, eskusak...
Hitzak eskatu dizkidazu, azaltzeko zer dudan sentitzen.. Hitzak, lotu dudan sentimendu korapiloa ordenatzeko eta zuk ere jakiteko ze mugimendu egin ditudan klase horretako orapilo muntua egiteko... Ba esan behar dizut, ez dakidala... Ez dakidala azaltzen eta gainera agian ez dudala nahi.
Munduak egunero egiten dizkigu milaka opari, sentimenduen paperetan bildurik heltzen zaizkigunak. Baina ez dira materialak, energia pilatuak dira nahierara mugitzen direnak eta guk zaldiak bailira domatu behar ditugunak garunerarte bideratzeko eta bertan ulertzeko zergaitik erregalatu digun munduak hori.
Gure garunak segun ze egun izan era batera edo bestera interpretatzen ditu, segun ze motatako pintzell batu dituen halako koadroak egiten ditutgu, eta koadro horiek dira gure ingurunea deitzen duguna eta gure lagunak deitzen ditugunak.... Gure ondoko guztia azken batean geu garelako eta geure interesen begiez ikusten ditugulako.
Gertatzen da, batzuetan, norbera gaizki badago orduan ondoko guztia infektatzen dela, eta ezin ezer txarrago joan daitekeela uste duzunean urrengo opari guztiak irekitzen dituzula eta zure tristeziaz infektaturiko eskuek paperaren kolore biziak osten dituztela.
Tristeziak bisitatzen zaitunean gertatzen da, mundua triste jartzen dela zurekin batera, eta abestiek zurekin negar egiten dutela, eta olatuak zurekin ernegatzen direla. Eta orduan
zure letxe txarra insuflatzen duten gertaera multzoa dira bizipenak eta zure ondoko guztiek autoestima zapaltzen dizute... horregatik: lurrean zapaltzeko moduan hutsi duzulako, inadarrik eza dela ta.
Ez da zeozer gertatu izana. Ez digu inork ezer egiten. Besterik gabe gaur egun ez naiz duintasunez bizitzeko kapas, ez momentu honetan behintzat, eta horrela onartzen dut. Nire letxe txar eta tristezia guztiaren atzeko trintxeratiik mugitzen nahiz, eta horrela egingo dut harik eta pintzzelak aldatu arte.
Ondo nago. Nireganako gorrotoa ahulki batean lotu dut, nire gatibua bailitz, ahoa eta eskuak bat eginik. Erreflexio garaia etorri zaigulako, eginak eta egin beharrekoak adiskidetzeko , eta behingoz onartzeko besteak gu izateak sortzen dizkigun penak, espero genituenak ez jasotzean.
Nork: wende.2007/12/10 16:41:53.365 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: K (prozesukoa).2007/12/12 12:32:39.305 GMT+1
Nork: wende.2007/12/12 23:51:41.998 GMT+1
zer demonio da guaguara ba? hebreeraz hitz egiten badidazu ez daukat erantzuteko aukerarik. broma da, suposatzen dut esan nahi duzuna. baina ez ahaztu zure idazki hori irakurtzean zutaz kezkatzen direnak gehiago kezkatzen dituzula ez baitakite nola galdetu, ulertzen? eta bestetik, ez duzula azalpenik eman nahi dinozu, baina hala ere denbora luzea ematen duzu azalpenak ematen, azkenean ondo zaudela esateko. K-k esan bezala, ematen du bronka botatzen duzula ez duzulako gustoko galdera horiek erantzutea, baina bestetik kezka horren aurrean bigundu egiten zarela azkenik dena ondo dagoela esateko, galdera egiten dutenak baretzeko eta lasaitzeko. badakizu zer den txarrena? anbiguotasun edo izaera kontraesankor hori areagotu egiten dela denborarekin.. kar, kar, kar.
Nork: astrozoro.2007/12/13 09:59:06.019 GMT+1