Iritsi da eguna. Luzaroan egon naiz egun honen zain, kapitulu bat itxi eta beste bat irekitzeko momentuaren zain. Mila plan eta mila zererenda egin ditut. Egin beharrak eta egin nahiak txukun-txukun apaintzen ibili naiz egunaren zain... dena inoiz izan ez dudan bezala "perfekto" egoteko. Inolako hutsunerik gabe. Eta heldu da. Denak bezala burua azaldu du paret atzetik eta ez da musikarik aldatu. Gaur data ezpeziala da, sekula iritziko ez zela ematen zuen hura... Gogoz kontra emandako geografia klaseetan amestutako gordeleku barneko mundu horren lurrak biguntzen ari naiz eta ezer baino gehiago indarge jausten den malko bat da, momentu hontan, ni naizena.
Inoiz ikusi al du inork liburu bat beste batean eraldatzen? Inoiz ikusi al du inork Nobita supermanen bilakatzen? Bizitza ere ekuazio berarekin espanditzen da. Mila aukera izanik ere, mila jokaera... dekoratua, pertsonaia, bakarra da. Jaoitzetik udazkenerarte...
Kapitulua ez da aldatu, eraldatu egin da. Eta bere pertsonaia... bere pertsonaiak gaur ere apalategiko liburu bat hartu eta hamazortzi bota ditu... bere pertsonaiari gaur ere tinpanoak zulatu zaizkio neberen gaueko iskanbilekin... Bere pertsonaia beste behin ere kafesnean indar eskuturen baten ukondokadak blaitu du..
Banekien holako zerbait gertatuko zena... data iritzi da, nire amets handienetako baten aurpegiaren aurrean jarri naute eta esan dezakedana hauxe da: iritzi dela atzazkalak ebakitzen zenizdaneko egun haiek faltan botatzen hasi naizen eguna...

Idatzi artikulu bat