Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/24 20:54:01.393 GMT+2

txisa, mukiak eta kaka apur bat.

                         
Munduaren portzentaia nabarmen bat iguingarria dela jakinik, zergatik ez dut bada nire hitzak egi txikiz inguratuko... Nik edertasunari txisa egin nahi nioke. Edertasunaren bilaketak nazkaturik nauka... Horrenbeste muga, horrebeste beldur, horrenbeste lotsa... Horrenbeste harresi...  zertarako?
zertarako kristo wapa egoteraen obsesio hori?
    nolatan?... tira neuk erantzungo diot... Komuneko zulo txiki hau are gehiago kakasteko. Osatzen dugun artalde larrizto honen autoestima mengela piskatxo bat gehiago zapaltzeko. Gure gorputzen kiratsei kolonia bota eta usain hipokrita batek sor ditzakeen goragale guztien ama kristal txiki batean kartzelaturik salduz jendearen zoriontasun apurra bixakanaka infektatzeko . Eraiki dugun  laberintuari bostgarren maila bat eskaintzeko.
Iguingarria dela uste dut nik ere. Baina aldatzeko ahaleginetan ere hasi nahiz... gero eta normalago ikusteko saiakeretan nabil eta duen edertasun apurra distilatu  naian ibiliko natzaio arik eta nire aurreiritzi eta lelokerien harri gogorrari izerdi tanta bat atera arte... Gero. Gero "Bershka" edo batek daki "Zara" antzeko denda batean agertuko naiz nire eskuetan ditudan jantzien doterezia epaitzen. Bitartean edertasun nahiari argazki bat eskaintzen diot... gustura sartuko niokeela gasolinaz zikinduriko nire atzamar iguingarria sudurreko zulo mukitsuan gora.

(Ondotxo dakit edertasunik gabe mundu hau zorion zabotegi handi bat litzakeela baina sumindu egiten nau honen burua saldurik ikusteak, horregatik egin diot garrazi, ia esnatzen den)

                           

Nork: wende.2007/09/24 20:54:01.393 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

bale ya ezta? horrenbeste argazki iguingarri.... espero dut horixe fotosopa izatea.

Nork: samsa.2007/09/25 12:24:45.260 GMT+2

Stop bat munduko gauza iguingarriei.

Nork: wende.2007/09/25 21:50:24.123 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.