Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/04 06:06:44.470 GMT+2

enbata

Lo egin nahian eta ezinean nabil. Edredoia nire zuhaitza astindutako galgoi beltzaren oroitgarria zait eta begiak itxi-itxirik esna jarraitzearen ezinegona zainetan behera darabilt.

Ur hotzdun txifarra batez jantzi nauzu orain 2 ordu. Aspaldian ezti begi horietan nonbait gorderik antzeman nizun enbata askatu didazu indarrik gabeko momentu ahul batean. eta bion haize gogorrek, nork bere golkoan gorderiko tximisten kateak askatu dute biharko utzitako momentu horien guztien hotzikaren txiparta hotsetan, galgoi beltzak izerdi likinetan etsipenez lurperatu nauelarik .

Ez naiz batere ondo sentitu egiak esaten hasi behar banaiz. Ezta orain, ustezko kalma zuria eraiki dugunean ere, ez dut promestutako bizipoz edo naretasuna lortzeko pozbiderik antzeman.

Etengabeko sinapsi destruktibo festibala dago kazkezur honen atzean. Eguraldia mila aldiz mudata ere hego haizedun burmuina da honako hau eta zuk susperturiko urek erbiaren laguntasunerako txalupa ondoratuko duten beldur naiz.

Are gehiago, beldur naiz Adesen lurra zapaltzeko ordua noiz iritsiko.

Beldur naiz azalean sentitzen ari naizen kromosoma krudel batzuen mizkinkeriek gozotasun errainurik gabe hutsitako izaki narras hau betiko geratuko ote den.

Zerua gainera samatu zait zurekin konpartituriko odei zuria lehertzeaz batera… hemendik eta esnatu arte musaran biziko naiz masustak batzen.

Ez ote zuen ba, Sokrates gizajoak zikuta merezi arrazoi bat zein bestegatik?

Nork: wende.2007/09/04 06:06:44.470 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez naiz ni izango galdera gehiago egiten dituena... baina zerbait esango dizut, baliagarri izango ez bazaizu ere. Utziozu momentu batez bada ere buruari bueltak emateari, gabaz baino ez bada ere, ezazu pentsatu izutzen edo urduritzen zaituzten guzti horietan... minutu batzuetan, pentsatu Alizian, pentsatu Planet Earthen ikusi genituen animalia eta paisaia horietan guztietan, lokartu arte... denbora duzu gero burumakur ibiltzeko... baina gaua ez da zurea, gaua loarena da, eziozu protagonismoa kendu. ;)

Nork: Sugoi.2007/09/04 09:06:41.358 GMT+2
http://www.blogak.com/amets

zenbati lagundu dio zerbait erotikoan pentsatzea eta horrez gero gozo-gozo masturbatzea... horrela ez bazara lokartzean, saiatu ekialdeko estrategiak erabiltzen, gorputzeko atal bakoitzaren pisu itzela somatzen eta abar luze hori. ez dugu esan behar ezta zein garrantzitsua zaigun Morfeo bizitzan?

Nork: gregori.2007/09/04 13:50:57.946 GMT+2

eta ez ahaztu, hastaperrexila baino askoz hobea dela maria erretzea lokartzeko

Nork: samsa.2007/09/04 16:31:11.083 GMT+2

Beste gaba bat aurkeztu zait begi aurrean eta oraingoan zeuen hitzen legeei jaramon eginez ibiltzeko ahaleginak egingo ditut.

Gaur dena den, badakit arazorik gabe aurre egingo diodala erronka berriari, ekaitzak jun de etorri ibiltzen baitira, amets, zuk horrenbestetan esan duzun bezala.

Ez zait egunero gertatzen... normalean ez dut zuk aski esagunak dituzun medioak, Samsa, behar izaten... normalean lorik egiten ez badut nire gauzetan jarraitu nahi dudalako izaten da...batzutan dena den iraulezta gertatzen zait, lo egin nahi eta gauzak egiteari ezin hustea... une hauterako gordeko ditut beraz zeuen hitzak kamio baten pisuaz, bedar estasi batean gabari protagonista izaten utziko diot... edo saiatuko nahiz behintzat... :) ondo lo egin.

Nork: wende.2007/09/05 00:05:42.279 GMT+2

ez zen broma, benetan esan dizut egitekoa, baina pentsatu dudalako ezin zenuela lorik egin. antza, gustoko duzun lanari uko egin nahi edo ezin diozulako omen da. hori beste gauza bat da, eta oso ondo ulertzen zaitut nik neuk ere orduak ematen ditudalako gabaz nire tontakeriak egiten. ematen du gabaz baino ez zaizikidala ideiak etortzen. hala ere, bidali dozun azkenengoa goizeko 6 etan bidali zenuen... ordurarte lorik egin gabe? edo goiz altzatu? ai ene...

Nork: gregori.2007/09/05 10:24:04.880 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.