Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/04 01:59:09.868 GMT+1

Ez, ez eta beste behin: Ez.


Zeinek esker lezake hartu dizudan guztia
era duin batean?
Zeinek daki paperaren aurrean esan nahi duena izkutatu nahi duen guzti horrekin
balzten?
Ez al da ezkutatu nahi den guzti hori
beti
izkutatu nahi izatearen garraz kiskaltzen?

Begietara begiratzen banauzu,
musu bat kentzen badidazu,
keinu bat egiten bdizut

orduan

garra umeldu egiten da

listuarekin, brisarekin, hormonekin

ta biluztaunak koldartuik aurkeztu.
Baina aurkezten da
zelan edo halan

Hamen ere,
klaro baietz,
baina dagoeneko errausturik
kontzientziak
kontzienteki edo inkontzentieki,( Zeinek desberdindu?)
Intzineraturik.

Hitz neurtuak
eta egia boronilak
bateragarriak al dira?

...
uff, kolpe handia da hori niretzako:
idatzien gezurra,
idatziak dira nire iratzargailua
eta errealitateak ezetz esaten du
zelan da hori posible...

eta esan diezadake norbaitek,
errealiatea ez dela existitzen
nik neuk uste bezela,

gehiegitan idatzi dudan bezela

baina zer da orduan zurekin batzean
izartzen den eztakitzer hori?
Zer zure musuekin itzali dizkidazun sute guzti horien
erredurekin uskurtzen den izakia

Hitzetan irristatzen da mamua
eta ez du inork ikusten
mamua delako
zeinek eskertu nahi baina
eztakitzer batekin?

Nik ez,

geroago emango dizut musu bat
eta orain gero emango dizudan hori konatuko dizut
nire torpezia linguistikoaren
oilarkeri guztiaz.

Ze tristea baina
kalera irten eta musu hori ez aurkitzea
ze astuna mamua nik neuk ere ez ikustea

neu ote?
Fantasma hori

Neu ote kaltzinatzerik ere behar ez duen garden hori?

 Beste bat...beste uff bat.


Nork: kataplasma.2008/01/04 01:59:09.868 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ederra, baina aitortu beharra daukat: gero eta gehiago kostatzen zait zure idazkiak ulertzea, mekaguen...ez kezkatu, seinale ona da eta.

Nork: samsa.2008/01/04 17:40:28.539 GMT+1

badut, azkenik zure idazkiaren interpretazio bat, nirea noski, baina bukatugabea, ez baitut ulertzen zer esan nahi duen hor idatzien gezurrak, eta ez dut ulertzen zergatik esaten duzun hitz neurtuak ezin direla egi borobilak izan. hala bada, zure hitzak neurtuak ematen dutenetik, gezurrak al dira ba? bueno, suposatzen dut ez duzula metafora askatuko ezta? karkar. bueno, behintzat ia askatzen duzun eztakitzer hori...

Nork: samsa.2008/01/05 13:52:25.059 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.