Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/18 16:40:32.341 GMT+2

Galdera da... Norarte sartu nahi duzu gordelekuan?

"Toda convicción es una carcel" Nietzsche.

Gure egiarik zintzoenak esaten ari garenean ere omenka ari garela azpimarratzen dizkidaten teoria asko entzun eta sentsazio asko bizi izan ditut azken aldian.

Poztasunik handiena eta depresio sakonena batera bizi direla ikasi nuen behin, egiek eta gezurrek galtzetin bardinak dituztela, berdinak eta desberdinak kotxe berean doazela. Plater goxo hauek dastatzeko aukera izanda ere protokolozko printzipio hauek txukuntzeko kajoiak eraikitzen pasatzen ditut orduak, garun txiki honek gustura murtxikatu dezan prestatu dugun menu ordenatuaren logika eta ordena. Gure irudia itzultzen digun ispilua da errealitatea;gure errealitatea.

Gustuko dut kajoiak nahasten dizkidaten teoriak, txikle izanik errealitate zikinarekin jolasten erakusten didaten teoriak.

Soken teoria

Einsteinek ezin askaturiko ekuazioa askatu omen du zientzialari talde batek. Elkarren antonimo diren gaur eguneko zergatien teoria diren onartuenak, grabedadearen teoria eta mekanika kuantikoa elkarren lagun egin nahi izan zituen Einsteinek mundu txikiaren eta handiaren egien arauak bateratzeko, guztiaren teoria bat sortzeko, unibertsoaren egiarekin aurkituz. Soken teoria horretan dabil, guztiaren teoria izatearen arrogantzia eskaini dio gizaki askok, esan dezagun dena den beste teoria arrazional huts interesgarri bat dela.

Teoria (wikipedia)

http://es.wikipedia.org/wiki/Teor%C3%ADa_de_cuerdas

Einsteinen ametsa

http://video.google.es/videoplay?docid=3113955007682629776&hl=es%3Cbr%20/%3E

Soken garrantzia

http://video.google.es/videoplay?docid=-3153973319269501015&hl=es

11. dimentsioa

http://video.google.es/videoplay?docid=-8972739221550343806&hl=es

unibertsoak gordetzen dituen enigmak (redes)

http://video.google.es/videoplay?docid=7375298576387592505

pelikula gomendatuak

  • ¿Y tú qué sabes?

http://www.youtube.com/watch?v=l3DiA-JIZVs

  • waking life

http://http://www.youtube.com/watch?v=-iDAaS3QiNk

  • Matrix, Nivel 13, Blade runner, PI...
    •  

Nork: wende.2007/07/18 16:40:32.341 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.