Geroetan bizi naiz. Biharra da nire elikagaia, oinarria. Ilusioa nire makulua. Kenduidazue biharra, geroa, esperantza, ametsa, irudikeria... eta ez naiz heriotzaren tristeziaren muga hozmina baino gehiago... Depresioa orain aldia ikusten ikastea da, geroan gertatuko den ilusioaren esperantzarik gabe orainaldiaren idortasunaren euriarekin bustitzea.

Erantzunak
Nork: .2007/07/01 18:52:09.589 GMT+2
Diozun depresioa pertsona jakin batzuek duten depresioa izan liteke, ados nago, bestelako nire definizioarekin ados nagoen era berean. Nik ez dut egia absolutuen hizkuntzarik hitz egin izan nahi, nire egi propien hizkuntza baino.
Jaiotzetik inposatzen zaigun ezenatokia gustuko izatea, koloreen asunto horrekin bezala, norberaren araberakoa da, eta kristal desberdin batek alde lezake... onartzen dut. Baina bakoitzaren errealitate bakarra, norberak bere baliabideekin pertzibitzeko kapaz dena da, ez besterik . Munduak ez dauka ikusleak inposatzen dion formaz gain beste itxurarik, ez dago mundu bakarra ikusle bakarra baino eta ikusle honi orainaldia itxusia iruditzen zaio... bizi dugun kultura nik neuk ez dut gustuko, ez nau zoriontsu egiten eta honen kontzientzia daukadanean orainaldiari aginak ikusten dizkiot ... idealek eta pertsonek gauzek baino garrantzi gutxiago dute, bizitza emoten digun munduaren gaixotasunak konpondu beharrean geureak begiratzen pasatzen dugu eguna, gure ongizate instant labur baterako gure familiako animaliak maltratatzen biza gara, guantanamo, hirugarren mundua, explotazioa, arrazakeria ... nola ez nau ba orainaldiak deprimituko? Benetan al da hirugarren munduaren miseria larrosa kolorekoa? benetan al du globalizazioak argitasun itxugarririk? benetan al gara birusak baino kolore argiagoko ardiak?
Eta esango duzue hoiek ez direla gure arazoak, norberaren arazoak nahikoa direla mundu honetan...niri ez zait horrela iruditzen baina, gure izatea ez baita azaleratzen dugunean bukatzen, izebergek moduan guk ere oinarri luze bat baitaukagu urazpian zeinak gu garenaren esentzia biluzten duen . urazpiratu ditugun kolore ilun hoiek agerian usten dituen. Gizartea begi bat itxirik pasiatzen diren primate sozialez beteta dago, alde negatiboan lagatako gauzak kontuan ez hartzeko, gure txalupaz haratago ezer gutxi ikusteko. Lantzean behin ez da txarto etortzen baina bi begiak zabalik eroatea, izerbergaren errealitatea urbilagotik antzeman ahal izateko, gure buruaz gain besteak ere, ez soilik pasatzen ikusi baizik eta hobeto ulertzen ikasteko. Bizi dugun kulturaren kantzerraren bultzatzaileen artean gure burua ikusteko...
Nork: wende.2007/07/03 17:31:48.885 GMT+2
Esan duzun guztiarekin ados nago, begiak ireki behar ditugu eta bai, onartzen dut kantzer bat, birus bat garela. Hirugarren munduan gosez hiltzen direnen gaitza, eta gizarte puta nazkagarri hau aurrera jarraitzea posible egiten duen motorea. Horrela da nire ikuspegitik ere, eta ezin dizut eztabaidatu.
Iceberga aipatu duzu, iceberga hor dago, baina honen inguruan ere ura badago. Esan nahi dudana da, zuk daukazun munduaren ikuskera guztiz errealista iruditzen zaidala, egia da esaten duzun guztia nire iritziz, baina hamaika gauza ikustea ahazten duzu, edo ahaztu zitzaizun behin eta ez duzu berriz gogoratu. Uste dut ulertzen nauzula...
Nork: Sugoi.2007/07/10 10:35:22.212 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: gregori samsa.2007/07/10 11:31:35.758 GMT+2