2007/12/08 14:52:53.809 GMT+1
kirofanora tiket bat.
Mila bederatziehun eta laurogeita bederatzian,
kontinente zaharreko plazenta batean ume batek likido amniotikoa arnasten zuela
mesedez irtetzen laguntzeko eskatu zuen.
Nahikoa zela,
nahikoa koskortuta zegoela dagoeneko .
Eta irten egin zen lasaitasunaren hilerrira.
Orain oxigenoaz asperturik irtetzeko eskatu du, berriz ere.
Nahikoa dela,
hurrengo pausurako prest dagoela,
Eta amaren barnean buelta eman zuen antzera
itxi du bere burua logelatzean
Eta orain bi mila eta zazpiaren azken arnasetan,
ez du mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko ezer gogoratzen,
eta gauzak bestera gertatu izana gustatuko litzaiokela imaginatuz
behingoz jaiotzen ikasteko ahaleginetan hasi da.
Jaiotzen ikasten,
Ikasten jaiotzen.
Irtetzea beharrezkoa delako,
Arnastu beharra dagoelako
Negar egin, egin, behar delako...
Baina,
ez da nahikoa,
hor nonbait
zerbait zerbait badagoelako "ni ez naiz izan" esaka,
zerbait zerbait,
hor nonbait geratu zen egin gabe,
hazi gabe,
koldarkeriak modelatzen duena
bonsaiak pertsonalizatzen diren bezala:
indarkeriaz.
Eta orain ere bi mila eta zortziko ateetan
bukatu gabe irtengo da,
jaio barik bizi izan den moduan
egingo du salto Karonteren txalupatik
dagoeneko uharrak janda zegoela.
Amaren barrunbeetan,
lurraren aterpe epeletan,
erreka zikin bateko iturri garbian
berdin du,
berdin du non
eta berdin du noiz
eta berdin dio denak
Jaio bizitzeko,
bizi hiltzeko, hil jaiotzeko...
eta jaio hil eta bizi ez dira ezer soilik bat direnean
eta jaio bizi eta hil ez dira ezer arima erausitako argizarizko figurak baino;
zerbait beste zerbaiten plantak egiten.
Kandela esplamak,
baino ez,
erabakiaren sugarpean.
Sentimenen kirofanorako
zita nahi du,
konpontzeko konpondu beharrekoa,
arreglatzeko, emendatzeko, josteko,
irekiriko,
izteko irekiriko,
izerdi gurin nihilista guztiak,
kantzatako ideiak,
akituriko arrazoiak zuzentzeko,
sentimenen ebakuntza bat
izateko multzo bat
zelula multzo bat.
Nork: wende.2007/12/08 14:52:53.809 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: astrozoro.2007/12/08 17:40:29.566 GMT+1