Asko gustatu izan zait beti jendearen
joan etorriak obserbatzea. Lixeritzera ere heldu izan
naiz edozein herritako umeren baten izozki xamur arrosaren
fragantzia guztiak ateratzen duen min sentiberaren astoramena.
Bakardadea maite duten horietako naiz. Etxekoia izan arren mundua
ikusi nahi duen horietakoa.
Sorteduntzat daukat neure burua... Euskal
herri berdean jaio eta garatu den animalia burges maitatua izateak,
gizaseme orok behar duen pozbiderik oinarrizkoenen jabe izatera ekarri nau, eta
horrek nolabaiteko lasaitasuna bizten dit. Gustuko ikasketak ekiteari
hasi berria naiz. Gurasoen epelatasuna izan dut. Eta enamoraturik
nago.
Arrunta naiz oso. Nik beste zerbait izan nahi nukeen arren arrunt izateaz arro dagoen primate “normala” naiz. Eta bizitza pribilejiatua dut.
Behin entzun nuen ongia eta gaizkia sinbiosian bizi direla ez legokeela bat besterik gabe eta horrek derrigorrez beste zer hau sortzen zuela... zer da ongia eta zer gaizkia biak batera behar badira... ba al dago moralaz haratago finkatzen den baieztapenik.
Beste egunean nire ikastokira nihoan
txoraturik naukan pertsonarekin nire egarria asetzeko ur botila hotz
baten bila gelditu ginenean. Gasolendegi kutre xamar batean geratu
ginen autopistan baitgeunden. Kotxea utzi eta dendara abiatu
nintzen horretarako aparkaleku guztia igaro behar izan nuelarik...
Eta dendan, parean, urre koloredun azal eta rastadun mutil gazte talde bat
ikusi nuen furgoneta hippi moderno horietako bi txukuntzen...
Asperturik zeudela zirudien, baina nik banekien askatasuna ezagutu
dezakegun instant horietako bat disfrutatzen duzunean asperdura hutsaltasunezko hutsa dela, eta nik ere, beraiekin nahi nukeela. Nik ere,
furgoneta narras horietako baten miserietan primeran pasatu nahiko
nukeelako ideia atxintxeko saiakeretan ireki zitzaizkidan kristalezko ateak. Eta barrura sartu nintzen.
Irteeran zain nituen nire lagunak, eta oraindik
tiratzen nauen soka lodi baten arrasta sentitu nuen haien magnetismo
zazkarraren tenkadaz.. Lortu nuen dena den, "irabazi" egin nuen, lde egitearen inpultsuari bidea itxi nion
nire insolentzia radikalenenaren zakukaden erreserbak agortuaz.
Krisketen mundura itzuli nintzen eta
ahaztua dut jada soka hark igurtzi zidan edonismozko haize freskoa.
Bihar
9 etan esnatu behar naiz eta beste pare bat gauza egin behar ditut.
Promestutako zerbait betetzeko esperantza daukat eta hutsuneak
ametsez beteko ditut.
Tristurei buruz, malenkonia ... Bihotzminei
buruz, ezer gutxi. Horiek krisketeen atzean baino kontatzen ez
direnak dira arruntasunaren munduan... Arratsalde haretan sentitu
nituen indarrak bezala, hauek ere arriskutsuak baitira oreka deitzen
dugun horrentzat, normala deritzogun horrentzat.
Ateak itxi behar
dira horretarako. Ezkutuka bizi behar da. Nik behintzat horrela behar dut, mila plexIglasezko
altxor gorde nahi baititut. Galtzeko milioi bat gauza baititut...
Ordutegiak, promesak, irribarreak, hipokreziazko hitz esti
esperantzadunak, ...
Batzuetan pentsatzen dut, furgoneta hartan zegoela krisketak immolatzeko indarra... Eta segituan beldurtzen nau nire gogoeten bitsa usaintze hutsak....
Erantzunak
Nork: gregori.2007/10/02 10:06:51.787 GMT+2