Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/08/09 13:22:28.551 GMT+2

the great global warming swindle

Dagoeneko guztion belarriek izan dute berotegi efektua eta aldaketa klimatikoaren musikarekin dantzatzeko aukera... guztiok ikasi dugu co2ak gure planeta urdinean sortzen dituen triskantzen larritasuna, berotegi efektuak dakarren desastreak.

(burua ezker eskuin mugi dezakeenak, jaiaz enteratu nahi badau wikipedia lagun izan dezake http://es.wikipedia.org/wiki/Calentamiento_global letra guzti hauek alfergura emon ezkero "una verdad incomoda" dokumentala nahiko eroso eta "didaktikoa" gerta daiteke. )

Kioto proiektua abian jarri da, kamioikada diru inbertitzen da honi buruzko inbestigazioan. Gizakia omen da guzti honen eragilea, gizakiak omen dauka klima aldatzeko besteko gaitasuna. Super heroietan isladatu den primate sozialon ametsetako bat lortu omen dugu: klima aldatzeko gaitasuna... noski, denak ez du ondo urten eta betiko moduan eman zaizkigun botereak manipulatzen ikasi beharra demostratu dugu. Baina… gauza bat argi dago, mundu honetako jaun da jabe izendatu dugu geure burua eta horrela pasiatzen gara arrokeri betez, zer esaterik dugulako ilusioaz...

Bestelako iritzia duten zenbait zientzialarik ahotsa altxatu du dena den "la gran estafa del calentamiento global" dokumentalean. Hauen iritziz gizakiak sortzen duen co2 a ez da aldaketa klimatikoaren eragilea. Gizakia ezgauza dela diote gure amalurraren handitasunaren aurrean… Nik ere berdina pentsatu nuen; eskuak garbitzeko estrategia dela. "Ni ez naiz izan" koldar bat... Baina kontua da beste egunean dokumentala ikusi nuela eta orain Socratesen antzera nagoela , "ezer baldin badakit ezer ez dakidala baita" Ni ez naiz zientzialaria, nik ez dut inoiz eskaintzen didaten informazioa konprobatuko, emoten dizkidaten datuekin konformatu beharra daukat eta nire eszeptizismoan erabaki dut berdin zaidala aldaketa klimatikoaren eragilea gizakia co2-a zein eguzkia izan. Beste behin ere ikasi dut guztia negozioa dela eta mundu zoro honetan dirua dela benetako jainkoa. Ez nau munduak kezkatzen, munduak ez du ona eta txarra desberdintzen, mundua ez da aldaketaren beldur. Hamen beldurti bakarrak geu gara eta paradoxikoa da hau horrela izanik geu izatea geure buruaren kontra egiten dugun bakarrak. Bizitza erosoago izateko bizi sistema asmatu genuen eta lortu dugun bakarra dena sailago izatea izan da, gaixotasun gehiago frustrazio gehiago, beldurrak, arazoak, kezkak, dudak, erabakiak, damuak... gizakiaren zoroa mugagabea bihurtu da eta ez dago zer egiterik. "Los dioses deben estar locos" (pelikula gomendatua) tribukoen bizitza lasaiera bueltatu nahi izatea utopia deritzot naiz eta jakin badakidan, bizitza primitibo honen eboluzio deitzen dugun guztiak inboluzioak direla.

Bizitza maitatzen dutenek beraz, "gaia" (James Lovelock) zaintzen jarraitu beharra daukate, besteek animaliei errespeturik badiete erabaki berdina dute, eta gainontzekoek biologia edo ikasi eta gizartea anikilatzeko "doce monos" bat sortzen hastea baino ez dute...

La gran estafa del calentamiento global

Dokumentala:

http://video.google.es/videoplay?docid=-2515307958912095923&q=drogas+alucinogenas

james lovelock gaia (redes)

http://video.google.es/videoplay?docid=-7725068809123227250&q=james+lovelock&total=22&start=0&num=10&so=0&type=search&plindex=4

http://video.google.es/videoplay?docid=-7725068809123227250&q=james+lovelock&total=22&start=0&num=10&so=0&type=search&plindex=4

 

Nork: wende.2007/08/09 13:22:28.551 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.