Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/29 22:08:24.618 GMT+1

Neska biluzi batek garaituriko piztia.


Zapatua etxean?
Gabonzahar egunean lo?
Herriko jaietan kanpoan?
Baina nola da posible Teodora de Cual?
Nola da posible hori?
Bizitza ondo pasatzeko dago!

Ta Teodora de Cualek bere gogogabekeria guztiarekin
- ta zergatik dantzatu kalejiran eta ez ohejiran... zergatik?

Jainkoa diozue? Zapatu gaba?
Jainkoa botilako jokabide bat?

Jainkoa?!¿zer?

Jainkoak neurekin ere egiten du lo
Jainkoa eta ni etengabeko liskarrean gabiltza,
ohe berdinean lo egiten duten bi etsai gara
eguna bukatzen elkarrekin oheratzen direnak
inor ere inguratzen ez ausartzeko bezala,
ni eta jainkoa sinonimoak direlako

Ni eta jainkoa
odol berekoak garelako
horrenbeste zauriren elkartzeagatik,
Nik eta jainkoak
plater beretik jaten dugulako, koilara berarekin.

Eta zorintasunaren apaizen harrokeriazko judizioak jasan behar dira
ba la daki hori inork?
Ba al daki apaizek arpegian botaka egiten digutena kakarraldooi?
gure koilarakideari galtzontziloak igotzen dizkiotena?
Jakin nahi al du hori inork?
Jakin nahi al du inork frikyek ere badutela egiarik? Jainkorik?

Desberdin hitzak zauri esan nahi duena, (norberak lagatzen dionean)
nahi duenak, nahi duenean, piko egiteko eskubidea ematen duen zauria?

Eta aguantatu egin behar da plastikozko lurralde batek zelan eskua igotzen digun ikustea, ia zer uste duen galdeginez
Zertan ari ote den gure aurrean oilartzen?
dendas decompra y tiras jositako txixati hori,
Psikoblablaz beldurtu nahi al gaitu??
telebistaz igorriko al digu sehaska-kantaren bat?
Neska biluzi baten intsinuazioekin limurtuko al gaitu?

Ez al gaitu sinisten?

Ikusi eta aditu, orduan,
atzapar hauen atzaparkadaren bortizkeria.

Ikusi ,

etorri,

eta ikusi
ohe honen izara azpia.


Pizti bat. Garaituta.


Zapatu gaba batean.


                                       (...y esque, Tú decidiste ser
                                                         "Jameson Bourne")

               


Bixkat moñoa da, baina bueno Fritz Perls

Nork: wende.2007/12/29 22:08:24.618 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

beraz, zeu ere kakarraldoa zara? ez kezkatu kakalardoak ederki ere daki bere buruaren jabe izaten; eta ez kezkatu ez zara zapatu arratsalde-gauan etxean geratu den koleoptero bakarra...mmmm...izara azpiak, zein inteesgarri, barnean piztia badago are gehiago....

Nork: koleoptero bat.2007/12/30 00:42:13.354 GMT+1

Interesgarria bai, zikin pentsatu gabe ere :)

Nork: wende.2007/12/30 00:47:26.227 GMT+1

bai egia, baina zein osasuntsu eta plazneteroa den askotan ere zikin pentsatzea, kar kar

Nork: astrozoro.2007/12/30 11:36:00.695 GMT+1

Eta pentsamenduak praktika badakar eskutik, ya ni te cuento.

Utziozue gaiaz hitzegiteari beharrean egongo bazinete bezala. Que aquí algunxs andamos a pan y agua.

Testoa: bikaina. Beti bezala.

Nork: Opositivo.2007/12/30 19:14:07.902 GMT+1

Nola izangozara ba zaren modukoa ondino ikusi ez baduzu nor zaren eta nolakoa zaren? Eta nola ikusiko duzu nor zaren eta nolako zaren, zaren modukoa izan ezin bazaitezke? Jejejeje, komo me gusta tokar los webillos.

Ondo dago, bakoitza den modukoa izan behar da. Baina horretarako bakoitzak izaera propioa bat behar du izan eta ez dakit hori posiblea den. ¿Sé tu propio ser? Nola baina? ¿Mi propio ser? ¿Mis propios pensamientos?... buffff, zaila, zaila!

Baina kakalardotzat badugu geure burua kakalardo gisa mugitzen hasi behar dugu bai, bi hankatan min har baitezake intsektu honek... eta hegoak erabiltzen ikasi... eta ohitu...

Nork: .2007/12/30 20:31:54.840 GMT+1

Bai moñoa nionean, Sinplista esan nahi nuen. Ados nago...

Nork: wende.2007/12/31 14:48:30.033 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.