Lur hau zatitua dagoela esan
didate,
eta beti pentsatu izan dut lur hau dela
nirea
eta zati honetako naizela
eta beste zatia ez dela nire
zatia
Hura beste batzuena dela
Nirean jaiotzen diren landareek
hitz egingo didatela papiletan nire
hizkuntzan
zati honetako hizkuntzan
Eta behien okelek
eta arrainen mamiek
eta tomateen zukuek
hobeto ulertuko dituztela
nire ahoko igarobideak.
Baina, egia da, lur hau ez dago
zatituta
eta nik hangoa hamendik ikus
dezaket
han eta hemen bardin sentitzen
ditudanean
eta nire txokolateak fabrikante
baten izenak ditu
gorriz pintaturik
hango baten hitzak
eta nik.
Hemengoak.
txokolatea plazer txikietan barneratzen
dut
landareak lurrean utziz
zapaldurik batzuetan
lur zati honetan asko eta asko izan
baitira dagoeneko zapalduak izan diren landareak
dagoeneko gutxi dira hitzik dakitenak
Niri gaur ere esan didate
mugaz harakoak
ikus ezin daitekeen mugaz haratagokoak
ez direla hamengoak
eta pentsatuz
gitxi pentsatuz gainera
barre erreprimituak ikusten ditut
hamendik askatzen
malkorik ez
eta barrez lehertzen dabiltza
lurrak, mugak, loreak eta ibaiak
esplotazio bortitzaren atzetik datorren
barre algarak entsuten dira bazterretan
kontatuak izan diren txiste guzti
horiek kitzikaturik
jajajaka dabiltza
gabiltza
nabil
subnormaltasuna norarte iritsi
daitekeen
ikusi dugunean.
Idatzi artikulu bat