Erresuminez bizi naiz
barreak ere horrela sukaldatzen dira
nirean: saltsa agridulzearekin.
Barneko sutondoen erreduren garrasi
diren malko batzuez.
Beti dut nire laguna alboan
musu ematean barneko astindurei barre
egiten diena...
Txisa aguantatzeak halako herstura
mugagabe bat eragiten didan eguna ere
porturatu da.
Eta suge garden bik,
arraultzak erruten dizkidate
matrailuaren kolpe hotzaren negar
zotinez
masaila hauen kolore arrosa eskutrapu
zikinaren marrantaz lijatuz .
Begien kolorea uhartzen denean
urak horitu egiten dira
eguzkiaren errainuek utzitako bizitasun
pinporta txikiak,
Corte Ingleseko lapurren alkandora
azpietan joan ohi diren cdak bailiran eramanaz.
Eta berak nire suge horiak besarkatu ditu eta nik ikaratu egin nahi nituen.
Harria jausten denean
gaueko ametsei ablazioa egiten dieten
gizon grisak jaisten dira eta
plazeboak besikula gabeko garraioan
mugitzen dira
bosgorgailuetan “smels like teen
spirit” trabatzean.
Eta su sutan zaude
desioz
Eta ni negarrez insenditu behar naiz,
nire sekretuak
bortxaturik ikusteaz..
Erantzunak
Hau azaldu beharko didazu, ulertu nahi badut.
Nork: Sugoi.2007/10/28 01:10:04.275 GMT+2
http://www.blogak.com/amets