Txikitan jaietan erosi nuen globoa ikusten dut
zure aurpegi nekatua ikusten dudanean.
Txikitan osabak erosi zidan globoa ikusten dut
zure bibrazioen zirrara transmititzen didazunean.
Gizon lodikote hark eskaini zidan delfin alai itxurako puztuki zoriontsu hura.
Mundua jateko prest, sabela bete, haizearekin dantzan
lurreko izurderik zoriontsuena bailitzan pasiatu nuen globo hura.
Txikia nintzen osabak oparitu zidanean.
Ondion ez nekien izurde hark ere, pinean lortu nuen Mismi arrain laranjak bezela,
bukaera bazuenik.
Ez nekien,
Gitxike, gitxike,
pausu bakoitzarekin, delfik bere bizitza saltzen zuena...
Globoa hilik aurkitu nuen egun hartako plastiko zatia nire eskuetan bezela ikusten zaitut zu,
panpindurik.
Noizbait bizirik ikusi nuen delfin horren narridura geldoa ikusten hazia naiz
zure keinu aspertuetan,
haur amarru batek birrintzen nau globo bilakatzen zaitudanean,
gibela ondoezturik uzkurtzen zait ...
Eskuan nigandik ez urruntzeko lotu behar izan nuen izurdearen bizinahia
denborak leundu zuen,
mundua jateko energia guzti hori ostu nion
eta beldur naiz zuri ere berdin gertatuko zaizun.
Behin nire eskuari lotutako globo aske gatibatua izatea,
nire paretaren hutsaren apaindura ezdeus bihurtzeko.
Zure maitatzeko era dela esan zenidan
ez duela garrantzirik.
Baina utzidazu, protokoloa zaintzeko bada ere,
esperantzak eta gertaerak ez direla inoiz ondo komunikatu izan azaltzen.
Utzidazu berriz esaten nire paretean inoiz hilik aurkituko bazintut
goiko ordenagailu hau hitsa litzakeela betiko.
Nire maitatzeko modua dela esan nizun
eta zuk onartu egin zenuen.
Baina gauzak ez dira inoiz lehenengoan ulertzen,
beti behar dugu bizipenen bat, beti gure barnea, egia bakarra, aldatzen duen zerbait…
Begiak lehortzen ikusten badituzu ohartuko zinen helmugaren kolorea ikusten hazia dela.
Gutxika, gutxika.
Orain ez,
baina gero, baliteke,
hutsitzen doa gure globoa,
gutxika, gutxika, nahien desioen eta errealitateen talkaren galerna zakar freskoa dator
ez orain, ez bihar, ezta etzi ere
ikusiko agian
baina zaintzen ez diren gauzek isilik bada ere
azaleratzen dute denboraren higadura,
Behin puztutako globoak ez du betiko haserik irauntzen,
izar iheskor bati eskaturik ere.
Umeen hondartzako zuloak dirudite tximurrek gero eta sakonagoak, uraren bila
idortasun gazian.
Baina, claro, zutzako desberdina da,
Zuk zure maitatzeko era dakazu…
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/08/15 19:22:51.377 GMT+2