Norbaiten azalaren barnean,
baten baten begiak mailegaturik,
nireak ez diren nerbio bukaera sentikorrak erabiliaz,
ezezagun baten garuna baliatuz,
sentzazioen ur jauzian irriztatzen erailtzen ditut minutuak...
Erosketak egin dizkiot gaur goizean zabor janaria jaten duen emakumeari,
isilean zarata handiegirik egin gura gabe dabilen neska jantzi dut,
grisak itsutzen duen pertsonaiarekin erreflexionatu dut paretera begira,
bizitza exprimitzen duen neskarekin batera altxatu naiz energia betez,
beranduago aspaldi bizitatzen ez ninduen neska ameslariarekin batzeko itsaso berde baten gaineko labarretan eguzkia dastatzen,
eztanda eginez desagertu nahiko lukeen emakumearekin murtxikatu dut,
bizitza maitatzen duen amona zaharrak kanpora eraman nau, barre algaraka bizi den humeak musua tximurtu dit...
aktore guzti hauen laguntsaz nago jesarrik marmolezko haulki gogor honetan,
guzti hauen mesedeaz , muskulu ezezagun hauek eusteko energia bideratzeko ahaleginetan,
ezenatoki garai honen taula gainean aurkezten naiz,
batzuetan baina, instant honetan eta gero eta ugariagoetan, egoa marrazten didaten aktore hauen kaosa kikiltzen nauenean, gidoia galdu dudan sentzazioak eztaltzen nau, ohialez bildurik atxintzen sentitzen naiz...
duda dator urjauzian behera, beldurrak airean,
atzamarrak luzatu ditut beste esku gertu horren bila joanez, nire bila ibiliko ote den galdezka beldurrez,
gorputz adar horretan arima erren honentzako makulua ezkutatuko delakoan,
lotu dira, 5 atzamar eta hitzik gabeko esanahia epela, besteerik ez... gehiagorik ezin
bihar arte abestu du aurrean zabaldu den ahoak.
Bihar arte nireak ere... maite zaitut erreprimitu bat, behar zaitut galdu bat, lagundu nazu lurperatu bat... bihar arte...
Bihar, baina... ez da nire ahoa baino agertuko,
ez dira nire esku jostakorrak baino hurbilduko, ez da nire izena baino aurkeztuko. Ni. Ni, orain bezala ibiliko naiz, ez dakit nongo nunbaiten...
Bihar ikusiko gara bai taulamenduan, zure izena eta nirea...
eta banoa aurrera,
izen bat
kale bihurtuta kalean zehar.

Erantzunak
Nork: astrozoro.2007/08/04 19:14:25.763 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/08/07 23:23:54.994 GMT+2