Nik uste nuen pelikuletako istorioak irrealak zirela...
Badakizue, mutilak neska ezagutzen du neskak mutila kuxkuxeatu.
Bapatean musu bat izartzen da eta munduan galdu egiten dira hotzak eta logurak.
Euriak ez ditu jada erropak melatzen eta biologia odol urdindu egiten da, txisa dagoenean komunen beharra atzerritarra da,
goseak ez du dagoeneko janariaren beharrik...
Uste nuen "el club de los poetas muertos"-eko maisu haren talentua ezin haragitu litzatekeela...
baina posibilidadeen mundu hau subestimatuta neukan.
Noski ez duela bihotza hebaintzen duen soundtrack-ik atzean
Gidoirik gabe antzezteak ere perfekzioa osten dio... egia da.
Baina nire zentzumenen munduak gertuagotik ukitu zaitu
Eta nire zentzumenen mundua, ulertuko didazue, nire zentzumenen mundua da... Mundua ukitzeko dudan azal bakarra.
Uste nuen maisuek arima etxean utzi beharra zeukatela.
Erreken soinuaz mugitzen diren elkarrizketak itoak zirela.
Nik uste nuen ezin hutz niezaiokeela tatamian goizero iltzaturik ikusten nituen aurpegi arrotz hoien aurrean ikasle izateari.
Baina badakizu, zure aurrean izartu nintzen bi urtez...
Eta ordutik pelikula gehiago ikusten ditut.
(Opari paperean setiatutako hitzak, eskaera laino batentzako.)
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/09/19 11:59:31.912 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Ezerezean galdurik,
Bapatean, ikusi nuen lore bat bakardadea argitzen;
Inguratzen zuen iluntasuna zapuzten zuen argi urdin disdiratsua.
Beragana erakartzen ninduen energia isurtzen zuen,
Lurra ikutu gabe lebitatzen nuelarik,
Misterioak itsutua.
Baina, ukitzen saiatzen nintzen bakoitzean
Arantzak sartzen zituen motelki nire haragi urdurian.
Hala ere, egundoko frustrazioa sortarazten zidan arren,
Kriston mina eragiten zidan arren,
Odolustuko banintz ere,
Sekretu haren giltza nuen desiatzen,
Nire izatea ezkutatzen zuen kaxa irekitzea.
Orduntxe ulertu nuen
Loreak edertasun heldua lortu dezan
Egun eguzkitsu zein euritsuak behar dituela ezinbestean,
Kaxak ezin direla mailukadaz ireki…
Orduztik zure petalo ahulak noiz irekiko zain naukazu…
Nork: astrozoro.2007/09/23 14:07:14.260 GMT+2
Nork: wende.2007/09/23 23:51:17.718 GMT+2