Egunon, bai... Bilboaldetik zelan?....
ba... hamen... Bilboadetik... :)
Bueno aldaketa asko
email batean ezta? niri gustatu egiten zaizkit, asko, indarrek
irabazten zaituzten egunetan esaten dituzunak. Estimulu baten
kitzikadurak askatzen dizkizun testosterona eta adrenalina fluxuek
xuxurlatzen dizkidaten bihotz taupadak... Eta nire iritzia jakin nahi
baduzu... Ados nago esan duzun guztia egitearen zentzu komunaz...
Baina barrenean eraikitzen ditugun zemezntuko etxeak zemetu bape barik eginak
dira ... nola egin zementurik gabeko zementuzko etxeak lurtarron
zoruan?...
Aldaketak onartzen hasiko naiz baina jakin
behar duzu niri aldaketak gatx egiten zaizkidala... eta burugogorra
naizela... bai, oso burugogorra.. Eta harroa, zetako ezkutatu, eta
urguilu handiduna ere...
Esan nahi dudana da, zure
neskalaguna ez dela pertsona erreza, eta beldurtia dela, oso
beldurtia, eta lotsatia... Nik antisoziala naizela esatean, bnetan
esan nahi dudana da: Ez dakidala sozietatearekin jolasten Jon, eta
horregatik bitxobolak bezela uskurtzen naizela betiko jertsaren
atzean inor konturatu ez dadin nire hutsuneez. Inor be ez ausartzeko
bizirik mantentzen nauen barne mundu hau izorratzen.
Ez dira gauzak zuk nahi bezala "guztiz"
aldatuko baina saiakerak egongo dira, hori zin egiten dizut, saiatuko
naizela... Ez beti lortuko agian, betiko jertsa eramango baitut
"off"ean jantzita. Hori erreflexu bat da Jon eta
erreflexuak zailak dira aldatzen.
Eta ez ezazu pentsa hitzok humiltasun gezurtiz blaiturik daudenik mesedez, arren. Ez nazela gai esaten hasi naizelako... ez baita horrela: hitzok, zintzotasun beldurtienaren pinturez margoturikoak direlako.
Zure azalean urtzeko bere gorputzean ezin kabiturik dagoen musu handi bat.
Itziar
Erantzunak
Nork: opositivo.2007/11/09 16:36:27.459 GMT+1