"Sinisten dut
egun baten hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela.
Sinisten dut
hartuko nauen lur hortatik
landare berriak sortuko direla
landareetatik zuhaitzak
zuhaitzetatik loreak
loreetatik fruituak
fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.
Sinisten dut
hauek ere noizbait
lurrera deituak izanen direla
zabaltasun sakonera
forma guztien sortokira itzuliko garela.
Sinisten dut
izaki guztien aldakuntza etengabea dela
itxuraldatze sakon batek berbihurtzen gaituela eta
izatetik izatera atsedenik gabeko mugimenduak garamatzala.
Edertasunaren neurri bakarrean finkatuta bizi behar dugulako
sinisten dut
gainerako neurri guztiak gezurrezko direla.
Sinisten dut
kolore zoragarrizko larrosen kapulotasun lehunean
haize euritsuaren freskotasunean
itsasoaren aldakuntza gazi mugikorretan
eta jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan.
Sinisten dut, bai,
egun batean hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela."
Xabier Lete
Erantzunak
"Al morir, nuestros cuerpos alimentan la hierba, y los antilopes se comen la hierba, nosotros, nos comemos a los antilopes, es el ciclo de la vida..."
Mufasa (El Rey León)
La energia ni se crea ni se destruye no? Jejejeje, oso polita abestia, edo poema.
Nork: Sugoi.2007/08/13 18:56:36.765 GMT+2