Honezkero galdetuko zenion zeure buruari pare bat aldiz edo
ia data gogoratu dudan.
Sobera dakizu estu eta larri ibiltzen naizela bizi naizen egunaren izena jakiteko.
Nekez igartzen dudala zein ordutan bizi garen eta nekezago oraindik oroitzen dudala
zein urtetako zein egunetan jaio ziren nire gertukoak...
Hamaika aurpegi gorri biztu izan ditut honen kontura
amnesia edo ahanzkortasun kristo honegatik hamaika
ahaztu nahiko momentu lortu ditudala...
Askok eskertzarreko pertsona naizela pentsatuko zuen;
Lepatentea, egoskorra zein pasota...
hirurak izan naiteke ala bat ere ez...
Kontua da zorionak huts bat eskaintzeak
eskuartean kaka apur bat hartu eta zoriontasunean untatzean moduan sentitzen naizela...
paregabea, zoragarria edo errealitatearekin baterago doan umilagoa den "espeziala"
izan behar zuen egun bati ispilu bat aurrean jarri eta zelako arrunta den esatea
Gorrotatzen dut pasiorik gabeko mihietan sugeen antzera tatarrez kanporatzen diren zorionak.
gorroto ditut egun berezi bati pasteleko adornuak osten dizkioten pertsonak.
Izkinako merengea atzamarrarekin zurrupatzen dituzten ipuin lehertzaileak.
Kandelak itzali baino lehen holako munstro bihozgabe bat tartaren gaineko panpina miazkatzen ikustean erritmo beraz neure barrena miazkatzen duen inpotentzia sentitzen dut
inpotentzia sofa ezeroso samarra da ez dakienarentzat...
zerbait geldi ezina dela jakiteak eskaintzen dizun itxaron leku kuxineztatua
arantzaz estalirik balego sentitzeko gaitasuna da.
Liburuko pertsonaiari bukaera hits bat idatzi izanak eztarrian lotzen dituen soka berberak lotzera irristatzen den Boa maltzurra.
Sobera dakit jaiotze datak gure bizitzan geroago berezitasunarekin
izan dezakeen harremanik gertuena asmatua dela...
baina zein zaila den errealitatea biluztea
zeinen politak diren pelikuletako bikoteen maitasunak,
zeinen politak emakumeen ezpain gorriak…
zeinen ondo geratzen zaion Errauskine gaixoari
kristalezko zapatekin ezkonduriko jantzi zuria.
Orain 18 urte jaio zinen
horrek urtebetetze egun batek izan dezakeen berezitasunarekin batera doan aparteko suplementu bat eskaintzen du
0 tik 1 erako aldaketa suposatzen baitu,
zifra bateko zenbakietatik bi zifra kontatzen hastearen umearen poza eta harrotasuna...
berezia behar du izan gogoratzeko modukoa....
Eta ni kontu txino hauen lelokeria ikusiriko
atzamarraren puntan guruinetara doan merengea nahiz...
lagun penasa egun berezi baterako...
Gabon egunean ume batek altxatzen dituen sabeleko tximeletak
altxatu izana espero dizut
Umetan Olentzerok esnea edan ote zuenentz jakin min asegabe hura jantzi izana...
arbola ondoko opari multzo horren aurrean egun paregabea dela pentsatzeko gaitasuna poltsikoko zuloaren ignorantzia osoz.
Hitz multzo honen bidez
andereñok jartzen zigun kartulinazko koro horretako bat oparitzen ari natzaizu…
badakizu... pegatina geometrikoekin apaindutako korona horietako bat…
jolastorduan guztien mirespenaren jabe izatean sentitzen zen berezitasun txiki horrekin.
Bizitzaren kuadrilatero gainean
ukabilkaden ordez haxixa konpartitzea aukeratzen usten dizun korona magikoa.
Bukaera zoriontsuak bukatu gabeko istorioak besterik ez direla askotan entzun dugu
baina nik ez dut horrela uste
nik aldika imaginazioan sinisten dut...
erregeak, Perez arratoia, Argitxo, zoriontasuna, gabonak, horoskopoa... eta zergatik ez urtebetze egunen berezitasunean...
Ez dakit... nik printzipea ikusi nahiko nuke 12etan joan behar naizela jakinda ere
eta kokota ebaiko nioke nire zalgurdia kalabaza hutsa dela esatera ausartzen denari.
Erantzunak
Nork: Goethe.2007/09/10 19:53:44.825 GMT+2
Hitzak oparitzen dituzunean kontuz ibili beharra dago aukeratzen duzun opari-paperarekin, soinaren izkutukeriak itzalezko munstroak sor baititzake... mil esker zureen paper apainagatik, luzaroan gordeko dut pirpiraz ireki eta gero urratutako zure kaxatxoaren paper animatua. Zorionak zuri ere, bide batez, 365 egun guzti horietatik gaur bada bakan magiko hori... eta bestelan "feliz no cumpleaños" eta zeuk bilakatu magiko.
Nork: wende.2007/09/13 00:50:48.691 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/09/13 00:56:50.840 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: gregori.2007/09/13 09:37:35.840 GMT+2