Horrekin batera, eta lan hau etxera bueltatzerako amaitu nahi nuelarik azkenean Euskal Sex-eko perira ez gara gerturatu. Beste batean izan beharko du.

Baina gaurko eguneko berria Gigabyte markako 3D Aurora GZ-FSCA1-ANPC kaxa elegante bat irabazi dudala izan da!!!!!! Ta ez da merkea prexixamente.
Nola? Oso errez.
Igandean 20.00ak aldera Gigabyte-eko jendeak hitzaldia eskaini du bere produktuei buruz, plaka baseak konkretuki. Hitzaldian Gigabyteko maila goreneko plaka baseei kondentsadore elektrolitikoak, kondentsadore solidoengatik aldatu dituztela aipatu du. Hitzaldiaren amaieran berak esandakoen inguruan galdera pare bat bota dituelarik, nik erantzun dudan galdera zera zen: "¿Qué llevan en su interior los condensadores sólidos?
Erantzuna: "Un polímero".
"Muy bien, la caja es para ése chico!"
Gora Euskadi!! Jajaja
Jarraian, Gigabyteko Noelia deitzen den neska jator batek argazkia atera dit kaxarekin, boligrafo bat eta giltzak eramateko giltzero batekin batera. Bidaltzen didanean zintzilikatuko dut zuen inbidirako. ;-)
Uztailaren 25eko eguneraketa, argazkia dagoeneko Noeliak bidali dit: Mil gracias Noelia y a la gente de Gigabyte!!!!!!!!

Kaxaren hiruna review lotura hautean dituzue:
http://www.noticias3d.com/articulo.asp?idarticulo=508
http://www.hard-h2o.com/vernoticia/1805.html
http://www.theatlantic7.com/E-CLUB/modules.php?name=News&file=article&sid=557
Amaitzeko, Partya gauez nola ikusten den bideo bat eskuratzen dizuet. Gaur bigarren aldiz pizza infamea afaldu dugu.


Idatzi artikulu bat