2008ko apirilaren 26an Gernika eta Hondarribira gerturatu ginenok egun historikoa bizitzeko aukera paregabea izan genuen. Bizitzan behin suertatzen diren aurkera horietakoa. Bertan egoteko aukera izan ez zenutenontzat ondorengo lerroetan bi ekitaldietan ikusitakoa eta bizitakoaren berri ematen dizuet.Aurreko postean aipatu nuen bezala, larunbat honetan martxoan Areces inguruan aurkitu zituzten Kandido Saseta Komandantearen gorpuzkinei behar bezalako ongietorria emate aldera bina homenaldi ekitaldi aurrikusita zeuden Gernika eta Hondarribian. Argazkiak Flickr-eko
set honetan dituzue ikusgai.
Eguerdian Gernikara denboraz larri iritxi ondoren, Juntetxera gerturatu orduko lekua jendez lepo betea bazegoen ere, argazkiak ateratzeko leku aproposean jartzeko zortea izan nuen. Ta itzalean!: aurrekaldean eserita zeuden Gudariek ordu osoko ekitaldia eguzkipean bota behar izan baizuten. Gajoak.

Homenaldi ekitaldiko gudariak. CNTko bandera da ageri dena.
Ekitaldia polita izan zen, duina ta akats txiki batzu kenduta oso unkigarria: Ez dut uste nire bizitzan ukabila altxaturik Eusko Gudariak gaur bezain besteko gogoz abestu dudanik. Jendearengan emozioa nabaria zen.
Azpikaldeko bideoan Saseta sendiak "Eusko Gudariak", "El Himno de Riego" eta "Internazionalaren" doinupean Arbolaren eremura egindako sarrera dezute. Garak "A las barricadas"
abestu zela esaten badu ere, agerikoa da ez dela egia.
Erantzunak
Nork: Iker.2008/05/01 22:17:21.738 GMT+2
"...bere bizimodua autoritarismoa erabiliz eta jende xehea zapalduz"
Ein? Comorl? Bere figurari buruz informazioa falta zaik.
Hamaika ikusteko!
Nork: xa2er.2008/05/02 09:54:14.166 GMT+2
Bueno, Generala edo kapitaina zen berdin zait, ez dut ideiarik militarren jerarkizazio mailaz.
Candido Sasetari buruz ez dut ideia handirik, azkenaldian entzundako gauza batzuk besterik ez eta kasu gutxi eginda gainera. Baina bere bizitza profesionala militarra izatera dedikatu nahi zuen pertsonak, edo militar instituzioa barnetik irauli nahi du (ez dut uste kasua denik) edo mititarrek duten herritarren zapaltzaile lana onartzen du (ez dut uste sinetsiko duzunik militarrak herriaren defendatzaile direnik).
Ez nuen aurreko erantzuna zurekin diskutitzeko gogoarekin idatzi, erantzun bat jartzeko denbora nuenez eta orain hainbestetan garai hortako historiaren sinplifikazioaz nazkatuta nagoelako (errepublikarrak: dena ona eta beraien arteko ezberdintasun handirik gabe).
Bestela, egia esan ez dut askotan irakurri zure bloga, baina normalean gauza interesgarriak egoten dira. Atzokoan erantzuteko gogoa sortu eta kritika bat idatzi nuen (gero nere kritikak arrazoia eduki edo ez beste gauza bat da). Aio eta ondo segi.
Nork: Iker.2008/05/02 12:57:30.232 GMT+2
Bestalde, potaje hauen inguruan diaten ikuspuntua zein nolakoa deken argitze aldera, Sven Hasselen edozein liburu aholkatu niake. "La Legión de los condenados"etik hasten bahaiz hobe.
Esango didak.
Nork: xa2er.2008/05/02 15:32:02.904 GMT+2