
Famili honek bere bizitza osoa bertan eman du, beraietako batzu ere bertan jaio eta hil dira! Horrek, zure etxearekiko izugarrizko atxikimendua sorrarazten dizu, azkenean zure izaeraren atal batean bihurtzen baita.
Niri ere antzeko zeozer gertatzen zait ta famili hau pasatzen ariko den tragoa gertutik sentiarazi dezaket.
Horrek ere beste hausnarketa bat sorrarazten dit.
Ta hau, AHTren aurka darabilkidan ta gertutik bizi ditudan bibentziekin lotzen dut: Administrazio publikotik ez dago inongo begirunerik hiritarrekiko bere borondatea inposatzerakoan: Bota eta kitto! Hauei ere antzeko zeozer gertatu zaie.
Nik karga plataforma hori Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko Garraio azpiegituretarako zuzendaria den Mirari Arruabarrenaren etxean egingo nuke.
Joan bedi nire elkartasuna Emilio Iturriagagoitia eta Julia Uriarteri.





Idatzi artikulu bat