San Escrivá de Balaguer
Ostiral santun Alkalako eliza ta egun honetan ohikoak diren potaje erlijiosoak en plan guiri ikustea jun nintzen.

Sartu nintzen elizetako bateko iskina batean fijatzen naiz ta, "koño, tipo hori Escrivá da ta!" Tira, San Escrivá!
Elizaren izenaz arrastoik ez.
La Ronda De Noche
Aspaldiko partez ikusi dudan muralik ikusgarriena Alkalako Kale Nagusian dagoen mural hau da.

Mural hau Rembrandten La Ronda de Noche koadro ezagunean oinarritzen da. Ikusten den bezala, Estatu Batuak eta Israelen aurkako kritika fina egiteko aprobetxatu dute graffiteroak, ikusi bestela azpiko detaileak.




Halliburton, General Dynamics/Atomics, Davideko izarra, Lockheed-Martin, Bush-Laden etabarren zita ta detaileak, graffiteroa zertaz ari den badakiela adierazten du. Bikain!!
Cervantesen etxea.
Ez da aparteko gauza baina bisitatxo bat egitea merezi du, sarrera gainea debalde da. On Kixote ta Santxo Panza solasean dituzue etxea zaintzen. Etxea auzo Judutarreko parte zen Kale Nagusian kokatuta dago.


Alkalako Unibertsitatea
Redios, a ze etxe puskea!
2€ren truke merezi du bertako ikasleek eskaintzen duten bisita gidatuen zerbitzua. Como guía tuvimos a Jose Javier que se esforzó un huevo por explicarnos los detalles de la casa, sus anecdotas y lo de rigor.
Podeis ver el cenotafio del Cardenal Cisneros, el sal'on donde conceden el Premio Cervantes y los nombres de algunos premiados. A quien reconozca el nombre de una agraciada de aqu'i al lado y lo ponga en el apartado de las rspuestas, LE PAGO UNA CENA, palabra de vasco!



Frikiak
Baino zein ostia eramaten du globo bat eliza batetara?

Hemen aldiz neskentzako "lan" eskaintza bat. "Buen ambiente" aidanez.

Indiana Jonesen beharra ditek "penikula" honetan aidanez.

Carne = Crimen.
Hau bai graffitia, potrok behar die oilasko errek saltzen dituen denda aldameneko paretan pintada hau egiteko, jajajaja...

Homenaje a JuanPabloII.
Hiri honetan talde kristauek indarra daukate aidanez.

Fatxa ta neonazi anitzak
Alkala de Henares horrelako jendilajez lepo beteta aurkituko dezute ta testigu bezala kaleetan barrena ikusitako kartel ta pegatak. Azpikaldeko biak dira kuriosoenak, ezkerraldekoan 1923an Hitler ta akolitoak Weimareko Republikaren aurkako "Putsch"a goraipatzen da.
Eskubikoan aldiz, "Tercios de Flandes", Waffen-SS eta oraingo txilibituren batekin konparatzen dituzte.



Herriko alkatea
Alkalako alkatea, PPkoa, noski.

BRIPAC
Brigada Paracaidistak, BRIPAC, bere egoitza hemen du. Makina bat alditan ibiltzen dira gure inguruetatio maniobrak egiten.

Casa Hypolittus, Complutum.
Erromatar garaiko etxe bat ikusteko aukera dago Alkalatik 2-3 kmtara.
Beasaingo Igartza Jauregia etxez inguratua badago, ondakin hauek poligono industrial baten erdian daude. Ez dauka gauza gehiegirik. Sarrera debalde. Ciudad Complutense ezizena hortik datorkio.


Madrilen
Azkeneko egunean Madrilera buelta bat ematea jun nintzen. Binilo denda guztiak repasatu ondoren, FNACen Lunaren hiruna CD erosi ta etxera bueltan. Azpikaldean Zienziologia Elizaren egoitza, Kongresua, Puerta del Sol, Atocha ta Jose Couso zenaren pegata bat ikustea dauzkazue.



Gibson, Wolford and Decamp, we are watching you: You can run but you can't hide!!!!!!!!!!!!





Idatzi artikulu bat