Jesus Juanek egunkari batzuei bidalitako artikuluak makina bat erreakzio sortzen ari da Euskal Herrian.
Horietan harrigarriena Berrian Amnistiaren Aldeko Batzordeek egindako adierazpenak suertatzen zaizkit:
Amnistiaren Aldeko Batzordeek (AAM) ere kritikatu dute EAJren burua, "bera delako ezartzen eta eragozten lehena" (Ez ezarri, ez eragotzi izena du Imazen artikuluak), "herri kontsulta egin nahi ez izatean". AAMen aburuz, "Espainiako Armadaren eta Poliziaren ordezkari politiko bezala ageri da Imaz, lehendakariari herri kontsulta egitea eragotziz".Gestorak Lehendakariaren herri galdeketa babesten dutela ulertu beharra al daukagu? Gestorak Ibarretxeren alde? ...Oh, wait!!
Dagoeneko edozein gauza.
Baina jarraitu dezagun saltsa honekin eta irakurri dezagun Wikipediaren gaztelerazko edizioak JosuJoni buruz duen biografia:
"Josu Jon Imaz, (n. Zumárraga, Guipúzcoa, España, 1963). Es un político español, presidente del Partido Nacionalista Vasco desde el..."Joder, y tanto que es un político español!
By the way, Wikipediako argazkiko estradu horren atzekaldean azaltzen den argazkia Beasaingo Usurbe tontorrean 1997ko Aberri Egunean NIK atera nuen ta nire anaia zaharrena da eskuan ikurriña duena. EAJri irudi eskubideak eskatuko banizkio aberastuko nitzake, zeren hamaika izan dira argazki hori erabili diren EAJ eta EGIko soporte eta ekitaldietan.
Baina gaurko post hau amaitzeko, esklusiba bat eskaini nahi diet blogeko irakurleei. Gazte denboratan EGIn nenbilenean, gauza, ekintza eta ekitaldiak argazkiz dokumentatzeko ohitura zuen lagun bat badut. Azpikaldean jartzen dizkizuedan argazkiak 1994. urtean Bizkaialdeko Sopuertan EGI eguneko igandeko mitinaren inguruan hartutakoak dira.
Argazki hauek lehen aldia da Interneten ikusten direla. Ez dira beste munduko gauza baina tira, primizia bezala bada zeozer.

El chaval aguantando a un pelma ;-)


Erantzunak
Nork: Igor.2007/07/17 12:17:04.384 GMT+2
Nork: xa2er.2007/07/17 14:08:58.834 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er