Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/29 11:07:37.325 GMT+2

Atzo Bilbo alden Elkarlanako manifan ibili nintzen.

Euba aldean berdez jantzitako "kontramanifestanteak" berrogei minutuz geldirik izan gintuzten. Ondoren aparteko berririk gabe autobusa Bilbo aldera abiatu zen.

Lehen aldia da niretzat autobusean noala horrelako "show" batean parte hartzen dudala, aurretik aldiz, makina bat errepide kontrol eta baita ere Beasain-Tolosa aldiriko tren kontrol pasa izan ditut.

Porzierto, joan daitezela Espainia aldera behingoz.

Logikoa denez, manifestazioaren hasierara ez ginen garaiz iritsi ta GranVia parean gehitu ginen manifestaziora. Ekitaldi polita eta itsurosoa suertatu zen manifestazioa Bilboko udaletxe atarirako bidean. Bai jendearen partehartze kopuruagatik eta baita ere egin zigun giro paregabeagatik.

       

Aspaldiko ezagun eta lagunak ikusteko eta elkarren berri izateko aukera ere izan nuen "La Tortilla" taberna mitikoaren inguruan. Jarraian presa eta korrika Etxebarria parkera igo ta etxe aldera abiatu ginen.

Horren arira, atzoko partez gure Nuriak esandako adierazpen hauek esanguratsuak suertatzen zaizkit:
«Existe una parte minoritaria de la sociedad que se muestra contraria a la construcción de un tren de alta velocidad. Pero también hay que decir claramente que la inmensa mayoría no sólo está favor del proyecto, sino que quiere que ese proyecto esté operativo cuanto antes»
Nuria, indudablemente, es obvio que GrupoAmenabar, Altuna y Uria, Sacyr, Balzola, todos los canteros de Bizkaia y demás fauna alrededor del partido... quieren que "ese proyecto esté operativo cuanto antes".

Cuando era miembro del partido se me hacía incomprensible que el TLD de su web fuera .com, ahora veo que tenía y tiene su lógica.

Manifaren notiziak Garan, Berrian, DiarioVascon, ElCorreoEspanol, EiTBn.

Deian ohi bezala Athletica dute hizpide.

                         

Nork: xa2er.2007/04/29 11:07:37.325 GMT+2
Etiketak: elkarlana bilbo tav aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.