
Argazkiak.org | Lendakaris Muertos. © cc-by-sa: xa2
Hiru taldek jo zuten: Tiebas herriko Cultura Destroyer, Biurrungo Leonor Maritxalar eta Lendakaris Muertos. Tira Biurrunera Lendakaris ikusteagatik gerturatu nintzela ez dizuet ukatuko, 2005. urtean ezagutu nituen eta orduezgeroztik ez nituen zuzenean ikusteko aukerarik izan. Bazen garaia eta herri kaxko honetako gazteek antolaturiko festian ikusi nituen behingoz.
Cultura Destroyer ez nituen ezagutzen ta ondo egon zen, Barricadaren bertsioren bat, Megadethen "Symphony of Destruction"en bertsio duin bat, ese inglés! hay, hay...
Biurrungoak diren Leonor Maritxalar ere ez nituen ezagutzen eta kontzertuaren aurretik beraien MySpiz-ean zintzilikatuta dauzkaten abesti eta bideo batzu ikusi banituen, zuzenean nabarmen hobeak dira, musikari bezala eskarmentua hobetu zaiela agerikoa da. Estiloa? LaPolla, Barricadaren bertsioak... eta Mauri abeslaria kriston artista da, berarekin festa ziurtatua dago. Grande Mauri!

Argazkiak.org | Leonor Maritxalar. © cc-by-sa: xa2
Ta azkenik... los héroes de la clase obrera
Redios, me lo pase como un enano!!
Ordu t'erdi jada klasikoak bihurtu diren abestiekin egurre ematen: Veteranos de la kale borroka... Centro comercial... ETA, deja alguna discoteca...

Argazkiak.org | Lendakaris Muertos © cc-by-sa: xa2
Zer esatea dago?! Bertan izan ginenok bikain pasa genuela baino ez. Kontzertuko argazki set osoa Argazkiak.org atarian aversacceeguna2009 tag-arekin aurkituko dezute.
Amaitzeko, Biurrun herriko Leonor Maritxalar taldeak iaz zentsura saiakera jasan zuen herriko zinegotzi txilibitu batzuen aldetik... Ikurriña bat erakusteagatik!!! Informazio osagarria beraien blogean dezute.
Animo Biurrungo gazteei eta zorionak festa bikaina antolatzeagatik, "de cine" pasatu nian!!





Erantzunak
Nork: Adela.2009/08/26 15:38:36.571 GMT+2