
Aurreko asteetan dexenteko oihartzuna eman zitzaion martxari ta goizeko 7.30etarako Bedaioko frontoian 160 bat lagun bildu ginen Bedaiotarren deiari erantzunez. Ibilbidearen mapa hemen ikusgai.
Apunte nagusienak hauek lirateke:
Erakundea: Bikain. Beste hitzik ez dut. Bedaiotarren inplikazioa martxaren prestaketa eta sakabanatutako kontrol puntuetan nabaria zen eta Larraondotik Azkarateko bidera arte zeozer galduta ibili banintz ere, ibilbide guztia ongi markatuta zegoela iruditu zitzaidan.
Eguraldia: Aldakorra. Larraondotik Artubiko gainera arte euria ta haizea izan genituen ta zertxobait zaildu zuen igoera. Subida explosiva, porzierto. Aurrerantzean lainotuta izan genuen. Orokorrean ongi.
Kontrol puntuak: Ongi kokatuak eta edariz ornituak. Kakahuex batzu ondo egongo zien baina ongi hala ere. Anekdota bezala, AHT Gelditu! Elkarlaneko banderolak eskegita zituzten, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kide honi asko gustatu zitzaion detailea ;-)
Partehartzaileak: Oso giro jatorra zegoen jendearen artean eta horrek nabarmen hobetzen du martxa.
Ibilbidea: Zarateko kontroletik Mugarrietara arte putak pasatu nituen aldapa batzuetan. Zati honetako une batean luzeegia egin zitzaidan martxa. Horrelako martxa batean partaide bezala lehen aldia zen niretzat. Rompepiernas.
Bedaiora 14.30etan iritsi ginenean hamaiketako/bazkari MUNDIALA prestatu ziguten bedaiotarrek: Saldea, haragi egosie, txoixoa, sagardoa, odolkie... buaaah!!! la pera!!!! Horrekin batera, "y para rizar el rizo" Bedaioko kontrolera iritsitakoan, zigilua jartzeaz aparte, mendizale bakoitzari opari bana banatu zitzaigun: xirak, liburuak, kamixetak, ardo kajea, gazta... niri Tolosako baserrien liburu mardula tokatu zitzaidan!!

Eskerrak eman nahi dizkiet bereziki Belarmugatik Bedaiora arte lagun izan nituen, eta beraien izenak ez dakizkidan, Usurbilgo bi neskei: atsegina izan zen zuekin batera martxa bukatzea, ea hurrengo martxa batean elkar ikusten degun!!
Ezer gutxi gehiago, lehenengo aldia izateko BIKAIN atera zaie bedaiotarrei mendi martxa hau, datorren urtean beste behin!!
Amaitzeko, hartutako 26 argazki hoberenak Flickr-eko set honetan dituzue ikusgai. Norbaitek kalitate osoko kopiaren bat nahiko balu kaso egin dezala.
ZORIONAK BEDAIO!!!!!!!!!!!


Erantzunak
> >
> > Aupa iñaki !
> >
> > Gogoratzen zara domekan Besaide inguruan ibili zan elikopteroa? entzun al zenituen tiro hotsak eguerdi aldera?
> >
> > ba asuntoa da AHT-koen martxakoei egurra eman zietela zipaioek , ikusi Elorrixoko berrikoia web-gunean dauden irudiak
> >
> > http://berrikoia.com/
> >
> > http://www.youtube.com/watch?v=Ugthj6yyjOI
> >
Nork: borthuzai.2007/06/11 19:53:03.271 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: xa2er.2007/06/12 22:47:27.084 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er