Santurtziko alprojek berriro bildu eta saio batzu emateari ekin diotelarik, saio ziraragarriaz gozatu genuen larunbat gaue Bermioko Kafe Antzokira.

Argazkiak.org | Zarama © cc-by-sa: xa2
Pekatu bat esate aldera, ni berandu hasi nintzen Zaramakoekin: 1995. urtean Euskaldunon Egunkariak oparitzen zuen CD sorta bat oparitzen zuelarik, Zaramari eskainitakoa eskuratu nuen eta nirekin gordeta izan dut asteburu hau arte, lagun bati oparitu diodalarik :-)
Al lío.
Beroketa lanak egiteko JukeBox Racket rockabilly taldeak berotu zuen giroa eta eszenategian jartzen zuten gogoengatik ez da izango: martxa eta gogoa jartzen zutenik ez dago ukatzerik. Aidanez, DinamitaPaLosPollos taldean aritutakoa omen da abeslaria, eskarmetua somatzen zitzaion bai eskenategi gainean.

Argazkiak.org | Zarama Bermion. © cc-by-sa: xa2
Jarraian, Zaramaren ordu t'erdiko saioa, hunkigarria egin zitzaidan, di-da batean hamabost urte kendu nituen gainetik eta gozamena sekulakoa izan zen: Zoaz Euskal Herrira, Dena Ongi Dabil, Txatxo, Iñaki...
Eta honekin nahikoa izango ez bagenu, Bilbon apirilaren 30ean emango duten kontzerturako sarrerak ere eskuratu ditugu. Ta beraien MySpeed-ean aipatzen dutenagatik, maiatzean Ortuellan eta ekainean Markinako Amalloko auzo galduan izango dira... redios, Beasaindik urrun geratzen dira, baina gerturatzen saiatuko gara!
Bermion hartutako 100dik gorako argazkietatik itxurosoenak argazkiak.org zerbitzuan alojaturik dituzue CC-by-sa lizentziarekin, gozatu itzezue!

Argazkiak.org | Zarama Bermion. © cc-by-sa: xa2
Ta EiTBren eskutik, bideotxo bat Joseba eta Robertorekin.





Erantzunak
Jode Javitxin...
Ni ere joango nintzen jakin banu...Hemendi gertura jotzen duten ba al dakizu?
Nork: uxo.2009/04/21 10:58:14.417 GMT+2
Oraingoz Gipuzkoa at daukate.
Hala ere nik Bilborako kontzerturako sarrera badut jada eta Ortuella eta Markinara ere joaten saiatuko naiz :-)
Sarrerak Interneten erosi itzezue ta Lalirekin etorri, benga, animatu!! Nik Donostiako FNACen erosi nizkian.
Esango dezute.
Nork: xa2er.2009/04/21 14:15:56.299 GMT+2
Nork: Roberto.2009/04/21 16:00:15.289 GMT+2
zaramatimes.blogspot.com
Pardiez, nerbioak!
Milesker denagatik!
Nork: xa2er.2009/04/21 16:02:56.808 GMT+2